HAUTSAREN OSTEKO
Barikua
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Salterioa
1 Ant. Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan, arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
50 Salmoa
Erruki zakidaz, Jainko, dozun
maitasun handiaz,
suntsitu eizu nire makurra zure amaigabeko
errukiaz.
Garbitu naizu zehatz nire hobenetik,
ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.
Nire bihurrikeria ezagutzen
dot-eta,
nire hobena beti dot-eta begien aurrean.
Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez,
zure begietan oker dana egin dot nik.
Zuzen agertuko zara auzian,
zintzo zure epaian.
Hobendun sortua naz izan ere,
pekatuan ninduan amak erne.
Zuri, ostera, bihotz leiala
atsegin jatzu,
bihotz-munean zuhurtasuna irakasten
deustazu.
Busti naizu isipuz, eta garbi geldituko
naz,
ikuzi naizu, eta edurra baino zuriago
geldituko naz.
Entzunazo poza ta atsegina
niri;
xehatu dozuzan hazurrok egin beie jauzi.
Aurpegi hori nire hobenetatik alderatu
eizu,
nire makurkeria guztiak suntsitu eizuz.
Bihotz garbi bat, Jainko,
sortu eizu nigan,
arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
Ez naizu urrundu zure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri.
Zure salbamenaren poza
bihurtu eidazu,
zure arnasa zabalez sendotu naizu.
Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
Zeugana bihurtuko dira pekatariak.
Atara ni odol-zigorpetik,
Jainko,
Jainko, ene salbatzaile;
eta nire ezpanek zure zuzentasuna
pozetan zabalduko dabe.
Edegiko deustazuz ezpanok,
Jauna,
eta nire ahoak iragarriko dau zure
gorespena.
Ez jatzu-ta atsegin oparirik,
erre-opariak ez zeunkez hartuko, nik
emonik.
Nire oparia, Jainko, bihotz
damutua:
ez dozu arbuiatuko, Jainko,
bihotz damutu eta umildua.
Agertu zaitez, Jauna, onbera
Sionekin,
Jerusalemgo harresiak egin eizuz barri.
Orduan onartuko dozuz
legezko opari, emari eta erre-opariak;
orduan izango dira zekorrak zure altaran
eskeiniak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan, arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
2 Ant. Poztu eta alaitu zaitez, Jerusalem, zeugan alkartuko dira-ta herri guztiak.
Kantika: Tob 13, 10-15. 17-19
Bedeinkatu eizue Jauna, Haren
aukeratuak,
abestu Jerusalemen Haren goralpenak.
Jerusalem, Jainkoaren uri,
zigortu zaitu Jaunak zure seme-alaben
eginakaitik,
baina herri zintzoarentzat izango dau barriro
erruki.
Goretsi eizue Jauna,
dagokionez,
eta bedeinkatu gizaldietako erregea,
barriz ere pozez, zeugan eregi dadin Haren
jauretxea;
atxilotu guztiak zeugan alaitu daizan,
dohakabe guztiak, gizaldiz gizaldi, zeugan
maitatu daizan.
Argi bizi batek argituko ditu
lurreko bazter guztiak;
herri asko etorriko jatzuz urrundik;
lurreko bazter guztietatik etorriko dira
zure izen santuaren bizilekura,
zeruko erregeari esku-erakutsiak ekartzera.
Gizaldiz gizaldi pozetan
egongo dira zugan,
uri hautatuaren izenak iraungo dau betieran.
Poztu eta alaitu zaitez
zintzoen seme-alabakaitik,
danak batuko dira-ta zeugan,
eta bedeinkatuko dabe gizaldien Jauna.
Dohatsu, zu maitatzen
zaituenak,
dohatsu, zure bakeaz poztutzen diranak.
Ene arima, bedeinkatu eizu
Jauna, errege handia,
Jerusalem berreregia izango da-ta,
gizaldi guztietarako Haren bizilekua.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Poztu eta alaitu zaitez, Jerusalem, zeugan alkartuko dira-ta herri guztiak.
3 Ant. Sion, goretsi eizu zure Jainkoa, bere mintzoa bialtzen dau-ta lurrera.
147 Salmoa
Jerusalem, ospatu eizu Jauna,
Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu ditu-ta,
zure seme-alabak zeure barruan bedeinkatu ditu.
Zure mugetan bakea ezarri dau-ta,
gari-maminez asetu zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere
berbaldia,
eta Haren berbea bizkor eta arin doa.
Emoten dau edurra artulea lez,
zabaltzen dau aintziarra hautsa lez.
Ogi-apurraren antzera
jaurtitzen dau bere izotza:
Nork jasan daike haren hotza?
Bialtzen dau bere hitza, eta harekin urtu egiten
dira,
bere haizeari eraginez urak isurika doaz.
Iragarri deutso bere hitza
Jakobi,
bere erabagi eta aginduak Israeli.
Ez deutso egin holakorik beste herriri,
bere aginduak ez deutsoz agertu beste inori.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Sion, goretsi eizu zure Jainkoa, bere mintzoa bialtzen dau-ta lurrera.
Is 53, 11-12a
Jasan dauanaren bidez, nire zerbitzariak zuzentasuna emongo deutso askori, hareen hutsegiteak bere gain hartuz. Horregaitik jendetzak emongo deutsadaz Nik bere parte, giza-taldeak izango ditu harrapakin; heriotzara emon eban-eta bere burua, eta pekataritzat hartu eben-eta. Bere gain hartu ebazan askoren hutsegiteak, eta bitarteko izan zan pekatarientzat.
R/. Berak atarako nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened. ant. Jantzi bilozik dagoana, eta ez baztarrera laga zure hurkoa; orduan zure argia egunsentia lez zabalduko da, eta aurretik joango jatzu zuzentasuna.
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jantzi bilozik dagoana, eta ez baztarrera laga zure hurkoa; orduan zure argia egunsentia lez zabalduko da, eta aurretik joango jatzu zuzentasuna.
Eskariak
Egin deiogun otoitz, bere heriotzaren eta biztueraren bitartez erosi gaituan Kristo Salbatzaileari, esanez:
Jauna, erruki zakiguz.
—Jerusalemera igon zenduan, Jauna, nekaldia jasanik, aintzan sartzeko: * eroaizu zure Eleizea betiko Pazkora.
—Kurutzean josirik, lantzaz zulatua izan zinan Horrek, * osatu eizuz gure zauriak.
—Zure kurutzea bizi-zugatz bihurtu zenduan Jaun Horrek, * emoiezu haren frutuak Bateoan berbiztuei.
—Kurutzetik zintzilik zengozala, lapur damutuari parkatu zeuntsan Jaun Horrek, * parkatu guri, pekatarioi.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin
ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Zure graziak lagundu deigula, Jauna, hasi dogun penitentzi-aldi honetan; gorputzez egiten doguna, bihotz leialez ere bete daigun. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.