HAUTSAREN OSTEKO
Zapatua
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Salterioa
1 Ant. On da zure izenari, Goi-goiko, eresi egitea, eta goizean zure maitasuna iragartzea.
91 Salmoa
On da Jaunari eskerrak
emotea,
eta zure izenari, Goi-goiko, eresi egitea;
goizean iragartzea zure maitasuna,
eta gauez zure leialtasuna;
hamar hariko salterio eta lirarekin,
kantuz eta kitararekin.
Zuk eginek, Jauna, atseginez
betetzen nabe,
zure esku-lanek pozetan nauke.
Bai handi, Jauna, Zuk egindakoak,
bai sakon dirala zure asmoak!
Ez ditu sumatzen buru bakoak,
ez ulertzen zentzun bakoak.
Gaiztoak bedarra lez hazten badira be,
eta gaizkile guztiak loratzen,
betiko hondamendia izango dabe azken.
Jauna, Zu, ostera,
betien-beti garai zara.
Hara, zure etsaiak, Jauna,
hara, zure etsaiak galdu egingo dira,
gaizkileak sakabanatu egingo dira.
Baina niri basa-idiaren
indarra emon deustazu,
orio oso garbiz gantzutu nozu.
Nire etsaiak lotsaturik ikusi dodaz,
nire aurka jagi diran gaiztoen
hondamena entzun dot:
«Zintzoa palmondoa lez
loratuko da,
Libango izaia lez haziko da;
Jaunaren etxean landatua,
gure Jainkoaren atarietan loratua.
Emongo dabe uzta zahartzaroan
be,
mardul eta gordin egongo dira.
Iragarriko dabe ze zuzena dan Jauna,
nire Harkatxa, Beragan gaiztakeriarik ez
daukana».
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. On da zure izenari, Goi-goiko, eresi egitea, eta goizean zure maitasuna iragartzea.
2 Ant. Bihotz barria emongo deutsuet, eta barruan arnasa barria ezarriko.
Kantika: Ez 36, 24-28
Neuk hartuko zaituet
atzerrietatik,
lur guztietatik batuko,
eta zuen lurraldera ekarriko.
Ur garbiz zipriztinduko
zaituet:
eta garbituko zarie zikin guztitik;
garbituko zaituet zuen sasi-jainkoetatik.
Bihotz barria deutsuet
emongo,
eta barruan arnasa barria ipiniko.
Kenduko dot zuen soinetik harrizko bihotza,
jarriko deutsuet haragizko bihotza.
Neure arnasea ipiniko dot
zuen barruan
eta neure legebidean ibiliazoko zaituet,
nire aginduak zaindu daizuezan eta bete.
Nik zuen arbasoei emondako
lurrean bizi izango zarie.
Nere herri zarie zuek izango
eta Ni zuen Jainko.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bihotz barria emongo deutsuet, eta barruan arnasa barria ezarriko.
3 Ant. Umetxoen eta sein bularrekoen ahotik, Jauna, atara dozu gorespena.
8 Salmoa
Jauna, gure Jauna,
bai miragarria zure izena, lurbira osoan!
Zeruen ganetik gora,
zure handitasuna!
Umetxoen eta sein bularrekoen ahotik
atara dozu gorespena, arerioak isilduazoteko,
etsaiak eta aurkakoak zentzuzko egiteko.
Zure atzamarren lana dan
ortzia ikustean,
han ipini dituzun ilargi-izarrak ikustean:
Zer da gizakia, Zu haretaz oroitu zaitezan?
Edo-ta gizakumea, Zu haretaz arduratu zaitezan?
Aingeruak baino doi-doi
txikiago egin dozu,
ospez eta aintzaz koroatu dozu.
Zure esku-lan guztien buru ipini dozu,
guztia oinperatu deutsazu:
Ardi eta idi guztiak,
ganera lurreko abere guztiak;
eguratseko hegazti eta itsasoko arrainak,
itsas-bidexketan dabilzanak.
Jauna, gure Jauna,
bai miragarria zure izena, lurbira osoan!
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Umetxoen eta sein bularrekoen ahotik, Jauna, atara dozu gorespena.
Is 1, 16-18
Garbitu zaiteze, garbitu; kendu nire begien aurretik zuen egintza gaiztoak; laga oker egiteari, ikasi on egiten; bilatu eizue zuzentasuna, lagundu zapalduari, emon berea umezurtzari, eta egin alargunaren alde. Zatoze orduan, kontuak garbitzera —dino Jaunak—; zuen pekatuak gorrimin balira ere, edur zuri bihurtuko dira; eta purpura baizen gorri balira be, artule zuri izango dira.
R/. Berak atarako nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened. ant. Pilatu eizuez zeruan zuen ondasunak; han, ez sitsak, ez ugerrak, ez ditu jaten-eta.
Bedeinkatua
Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pilatu eizuez zeruan zuen ondasunak; han, ez sitsak, ez ugerrak, ez ditu jaten-eta.
Eskariak
Salbatu gaituan Kristori, beti eta nahinon eskerrak emon deioguzan, eta uste osoz eskatu:
Zatorkiguz, Jauna, zure graziaz laguntzera.
— Iguzu, gure gorputzak kutsatu barik gorde daiguzala, * han Espiritu Santua bizi izan dadin.
—Erakutsi eiguzu, goiz-goizetik senideen laguntzan jartzen, * eta egun guztian zure nahia betetzen.
—Egizu, betiko bizirako irauten dauan ogia bilatu daigula, * Zeuk emoten deuskuzu-ta.
—Pekatarien ihes-leku dan zure amak egin daiala
otoitz gure alde, * Zuk, gure pekatu guztiak parkatu daizuzan.
(… isil
unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betiraunekoa, izan zaitez errukior gure makaltasunagaz, eta luzatu eizu gugana zure beso indartsua. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.