GARIZUMAKO
III. DOMEKEA
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene
Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
1 Ant. Zure autormenak, Jauna, ur handien hotsa baino sinisgarriagoak
dira.
92 Salmoa
Errege da Jauna, jantzi da handikiro;
jantzi da Jauna, indarra dau gerriko.
Lurbirea Berak jarri dau sendo,
eta ez da kolokatuko.
Sendo dago betirik zure aurkia,
Zu betirik zara.
Ozendu dabe ibaiek, Jauna, ozendu euren ur-hotsa,
ozendu dabe ibaiek euren arrabotsa.
Ur handien hotsa baino bizkorrago,
itsas-olatuak baino bizkorrago,
Jauna gaindegian bizkor dago.
Zure autorkuntzak oso sinisgarri dira:
zure etxeari santutasuna jagoko,
Jauna, gizaldien gizaldietan.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure
autormenak, Jauna, ur handien hotsa baino sinisgarriagoak dira.
2 Ant. Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna, goretsi eta ospatu gizaldietan.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue
Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-ganeko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri eta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue
Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta bihotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Iturriak,
bedeinkatu eizue Jauna, goretsi eta ospatu gizaldietan.
3 Ant. Goretsi eizue Jauna, lurreko errege ta herri guztiok.
148 Salmoa
Goretsi eizue Jauna zerutik,
goretsi gaindegitik.
Goretsi eizue Haren aingeru guztiok,
goretsi Haren gudari-talde guztiok.
Goretsi eizue, eguzki eta ilargi,
goretsi eizue, izar distizari guztik.
Goretsazue, zeruen zeruak,
eta hareen ganeko urak.
Goretsi beie Jaunaren izena,
Harek aginduz dira-ta eginak;
Berak jarri ditu beti-betiko,
legea ipini deutse eta ez da
aldatuko.
Goretsi eizue Jauna lurretik,
itsas-mamu eta zokoak barruenetik;
su eta txingor, edur eta hodei,
zuk, haize-oldartu, Harek esana
egiteko gai.
Mendi eta muno guztiek, igali-zugatz eta izaiek;
etxe-abere eta basa-piztia,
narrasti eta hegazti.
Lurreko errege eta herri guztiek,
handiki eta lurreko buruzagiek;
mutil eta neskato,
agure eta umetxo;
goretsi beie Jaunaren izena,
Haren izena bakarra da-ta garai dana.
Zerua eta lurra handiz gaintzen ditu,
bere herriari indar handi emoten
deutso.
Bere zintzo guztien gorespena,
bere herri dauan Israelgo
seme-alabena.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Goretsi eizue Jauna, lurreko errege ta herri guztiok.
Jainkoaren Hitza (-A-, -B-, -C-)
Is 58, 9b-11
Buztarria, jotzeko keinuak eta asmo txarrak zure ingurutik
aldentzen badituzu, gose danari zure ogitik emoten badeutsazu, eta behartsuari
jaten, zure argia zabaldu egingo da ilunpean, eta zure ilunaldia eguerdi bihurtuko.
Atseden luzea emongo deutsu Jaunak, asetuko zaitu basamortuan; sendotuko ditu
zure hazurrak; urez asetutako ortua lez izango zara, agortzen ez dan iturria lez.
R/. Kristo,
Jainko biziaren Seme, * erruki zakiguz. Kristo.
V/. Aitaren eskoi-aldean jesarrita zagozana.
Erruki.
Aintza. Kristo.
Bened. ant.
A urtean: Jaungoikoaren maitasuna gure bihotzetara isuria
dago, emon jakun Espirituaren bitartez.
B urtean: Xehatu eizue jauretxe hau —dino Jaunak—, eta hiru
egunen buruan jasoko dot. Baina Jesusek bere gorputzaren jauretxea esan nahi eutsen.
C urtean: Guzti hau geure ikasbiderako jazotzen jaken
gure arbasoei; eta harei hitz emonak geuri bete jakuz orain.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda
bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbazinoa gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure
gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu
atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango
zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango
zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari
salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai
errukitsuakaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean
dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
A urtean: Jaungoikoaren maitasuna gure bihotzetara isuria
dago, emon jakun Espirituaren bitartez.
B urtean: Xehatu eizue jauretxe hau —dino Jaunak—, eta hiru
egunen buruan jasoko dot. Baina Jesusek bere gorputzaren jauretxea esan nahi eutsen.
C urtean: Guzti hau geure ikasbiderako jazotzen jaken
gure arbasoei; eta harei hitz emonak geuri bete jakuz orain.
Eskariak
Bedeinkatu daigun, salbamen-sasoi hau samurkiro opa deuskun gure
Salbatzailea, eta otoitz egin deiogun, esanez:
Espiritu barri bat sortu eizu gugan, Jauna.
—Kristo, gure bizia, Bateoan Zugaz hobiratu eta berbiztu
gaituzun Horrek, * egizu gaurtik hasi daigula biziera barri bat.
—Guztiok dohaiez bete gaituzun Jainko Horrek, * egizu,
besteen ondasunez arduratu gaitezala.
—Iguzu, batasunean egin daigula lan lurreko herriaren alde, * eta
era berean zeruetako erreinua bilatu daigula.
—Gorputz-arimen osagile zaran
Horrek, osatu eizuz gure bihotzeko zauriak, * atergabe hartu daiguzan santutasunerako
laguntzak.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza:
Errukiaren Aita eta on guztien iturri zaran Jauna, baraua,
otoitza, eta limosna ipintzen deuskuzuz gure pekatuen sendagarri; ikusi bihotz onez bere makaltasuna
autortzen dauan zure herria, eta bizkortu gaizuz zure erruki handiz, pekatuaren
zamapean aurkitzen garanok. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi
eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.