GARIZUMAKO LEHENENGO ASTELEHENA
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene
Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta
Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Salmoak
5. salmoa, 2-10. 12-13
1 Ant.Zuri arrenka nagokizu, Jauna, entzun goizetik nire berbaldia.
Entzun, Jauna, nire eskaria,
aditu eizu nire intziria.
Zagoz erne nire deadar-hotsera,
ene Errege ta ene Jainko.
Zuri arrenka nagokizu,
Jauna,
entzun goizetik nire berbaldia;
goizean agertzen deutsut nire eskaria,
eta zure zain gelditzen naz.
Ez zara-eta Jainko
gaiztakeria-zale,
gaiztorik ezin da bizi zurean,
harroek ez dabe iraungo zure aurrean.
Gaizkile guztiak gorroto
dituzu,
guzur-ontziak hondatzen dituzu.
Gizon odol-zale ta maltzurrak,
gorroto ditu Jaunak.
Ni, barriz, zure maitasun
ugariz,
sartuko naz zurean;
zure jauretxe deunaren aurrean
ahuspez jarriko zure bildurrean.
Jauna, nire etsaiekaitik,
zure zuzentasunean eroan nagizu,
nire aurrean zure bidea zelaitu eizu.
Ez da-eta egiarik holakoen
ahotan,
horreen bihotzak txarkeria dau asmotan;
hilobi zabaldua da horreen eztarria,
horreen mihina, zurikeria.
Zugana batzen diranak,
ordea, poztu bediz,
egin begie oihu beti pozaren pozez.
Babestu eizuz, eta alaitu bediz zuregan
zure izena maite dabenak.
Zintzoa zeuk onesten
dozu-ta, Jauna,
onginahiez inguratzen babeskiz bezela.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zuri arrenka nagokizu, Jauna, entzun goizetik nire berbaldia.
2 Ant. Goresten dogu, gure Jainko, zure izen argitsua.
Kantika: 1 Kro 29, 10-13
Gora zu, Jauna, gure
aita Israelen Jainko,
betidanik betidaino.
Zeureak dira, Jauna,
indarra ta handitasuna,
zeureak argia, distira ta argitasuna.
Zeru-lurretan dagozanak zeureak dira guztiak,
zeurea, Jauna, jaurerria,
eta zu, guztien ganetik dagoan buruzagia.
Ondasuna ta ospea zeureak dituzu,
guztietan zeuk agintzen dozu.
Zure eskuan indarra ta kemena,
guztia handi ta sendo egitea, zure eskuarena.
Orain, beraz, gure Jainko,
ospatzen zaitugu,
zure izen argitsua goresten dogu.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Goresten dogu, gure Jainko, zure izen argitsua.
3 Ant. Jauretsi Jauna apainduria deunez.
28. Salmoa
Emon,
Jainko-seme-alabok, Jaunari,
emon ospe eta indar Jaunari.
Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez,
jauretsi Jauna apainduria deunez.
Horra Jaunaren berbaroa ur-ganean:
Jainko itzalgarriaren ostotsa durundan,
Jauna ur ugarien ganean.
Jaunaren berbaroa indartsu,
Jaunaren berbaroa ospetsu.
Jaunaren berbaroak ditu
izaiak apurtzen,
Libango izaiak Jaunak apurtzen.
Libani jauzi eragingo deutso, zekorrari lez;
Sarioni, basa-idiskoari lez.
Jaunaren berbaroak
su-garra dau botatzen,
Jaunaren berbaroak basamortua ikaratzen,
Janak Kades-lekaroa ikaratzen.
Jaunaren berbaroak bihurritzen ditu arteak,
soiltzen basoak,
haren jauretxean danek dinoe: Gora!
Jesarri da uholde-ganean,
Jauna errege jesarriko betiraunean.
Bere herriari indar emongo deutso Jaunak,
bere herria bedeinkatuko dau bake emonez Jaunak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauretsi Jauna apainduria deunez.
EsZa 3, 27-32
Ez ukatu mesederik, behar dauanari, zeure esku badago emotea.
Ezer badozu, ez esan lagun-hurkoari: Zoaz, eta bihurtu gero; bihar emongo
deutsut. Ez asmatu txarkeriarik zure lagun-hurkoaren kontra, bera, federik
onenean, zure ondoan dagoala. Ez sartu auzitan inorekin arrazoirik barik,
kalterik egin ez badeutsu. Ez izan gaiztoaren bekaizikeriarik, ez ibili haren
bideetan. Jaunak gaiztoa gorroto dau-ta, eta zintzoa maite.
R/. Berak atarako nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened. ant. Erdu, zuok, nire Aitaren bedeinkatuok; hartu eizue, munduaren sortzetik zuentzat prestaturik dagoan erreinua.
Lk 1, 68-79
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Erdu, zuok, nire Aitaren bedeinkatuok; hartu eizue, munduaren sortzetik zuentzat prestaturik dagoan erreinua.
Eskariak
Bedeinkatua, bere heriotzaz salbamen-bidea ebagi deuskun Jesus, gure Salbatzailea. Egin deiogun otoitz, esanez:
Eroaizu, Jauna, zure herria bide zuzenetik.
—Bateoaren bidez, bizi barria emon deuskuzun Jainko errukitsu Horrek, * egizu, egunetik egunera, zure antzekoago egin gaitezala.
—Iguzu, gaur behartsuak gure onginahiez alaitu daiguzala, * eta harei lagunduz Zeu aurkitu zaiguzala.
—Emoiguzu, on, zuzen eta egia dana zure aurrean egitea,* eta beti Zu bihotz-bihotzez bilatzea.
—Parkatu eiguzu, zure familiako batasunaren aurka egin dogun guztia, * eta emoiguzu bihotz bat eta arima bat izatea.
(…
isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko gure Salbatzaile, biurtu gaizuz Zeugana eta argitu eizuz gure bihotzak zeure hitzaz, Garizumako ekitaldiak frutu ugariak emon daizan gugan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala
Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.