20250131

III. Eguena

GARIZUMAKO HIRUGARREN EGUENA

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
      Hasieran zen bezala orain eta beti
      gizaldi eta gizaldietan. Amen.
 

Goratzarrea

 

1 Ant. Zutaz ospe handiz dihardue, Jainkoaren uria!

86 Salmoa

Berak oinarritu dau mendi santuan:
    eta Jaunak Jakoben txabola guztiak baino
    maiteago ditu Siongo ateak.

Zutaz ospe handiz dihardue,
    Jainkoaren uria:
    «Egipto eta Babel nire gurtzaileetan lerrotuko ditut;
    hara, barriz, Tir eta Etiopi-herria:
    honeek danak bertan jaioak dira».

Sion hortaz hauxe esango da:
    «Gizakiz gizaki, danak dira bertan jaioak,
    eta Goi-goikoak Berak dau eregia».

Herrien liburuan idatziko dau Jaunak:
    «Honeek berton jaioak dira».
    Hauxe abestuko dabe dantzari eragitean:
    «Nire iturri guztiak Zeugan».

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zutaz ospe handiz dihardue, Jainkoaren uria!

 

2 Ant. Indarrez jantzita dator Jauna, irabazia bere aurretik dauala.

Kantika: Is 40, 10-17

Hara, indarrez jantzita dator Jainko Jauna,
    eta haren besoa nagusi da.
    Hara, Beragaz dakar saria,
    eta bere aurretik, irabazia.

Artzainak bere artaldea lez dau zaintzen,
    eta bere besoaz batzen.
    Bildotsak altzoan ditu hartzen,
    eta ardi-amak samurtasunez eroaten.

Nork esku-beteka neurtu itsasoa,
    eta arraka mugatu zerua?
    Nork lauren-erdika lurreko hautsa hartu?
    Nork mendiak pisuan, eta menditxoak aztailuan pisatu?

Jaunaren arnasea nork neurtuko?
    Nor aholkulari, Hari erakusteko?
    Nori galdetu deutso,
    bide zuzena irakatsi eta ulertuazo deion,
    jakintza irakatsi eta bide zuhurra argitu deion?

Hara, herriak laino-izpi dira, pisu-ganeko errauts;
    ugarteak pikortxo bat baizen astun
    Libano osoa ez da nahikoa sutarako;
    ez dau nahikoa abere erre-oparitarako.

Herriak ez dira ezer Haren aurrean:
    ezer ez eta huts Haren begietan.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Indarrez jantzita dator Jauna, irabazia bere aurretik dauala.

 

3 Ant.  Goratu eizue Jauna, gure Jainkoa, ahuspeztu zaiteze Haren mendi santuaren aurrean.

98 Salmoa

Errege da Jauna: herriak, dar-dar;
    Kerubin-ganean jesarrita dago: lurra, dardarka.

Jainkoa Sionen handi,
    herri guztien ganetik garai.
Ospatu beie zure izen handi eta ikaragarria:
    «Santua da-ta».

Zuzena maite dozun Errege ahaltsu:
    zuzenbidea Zeuk ezarri dozu,
    bidezko eta zuzena Jakobenean Zeuk ezarri dituzu.

Goratu eizue Jauna, gure Jainkoa,
    ahuspeztu zaiteze Haren oin-aurki aurrean:
    «Santua da-ta».

Moises eta Aaron egozan Haren abadeen artean,
    eta Haren izena deitzen ebenakaz Samuel,
    dei egiten eutsoen eta Harek entzun egiten eutsen.

Laino-adarretik egiten eutsen berba,
    Haren aginduak gordetzen ebezan,
    Harek emondako irakaskizuna betetzen eben.

Entzun zenduzan, Jauna, gure Jainkoa,
    jainko errukitsu agertzen zintxakezan,
    baina gaiztakerien ordaina ere emoten zeuntsen.

Goratu eizue Jauna, gure Jainkoa,
    ahuspeztu zaiteze Haren mendi santuaren aurrean:
    «Santua da-ta Jauna, gure Jainkoa».

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

3 Ant.  Goratu eizue Jauna, gure Jainkoa, ahuspeztu zaiteze Haren mendi santuaren aurrean.

 

Jainkoren hitza

Ez 18, 21-23

      Gaiztoak, damutzen bada egindako pekatuez, nire aginduak gordetzen badauz, eta legean eta zuzentasunean badabil, bizi izango da eta ez da hilko. Ez dira gogoan hartuko, harek egin dituen gaiztakeriak; zuzen ibili dalako, bizi izango da. Gaiztoaren heriotza nahi ete dot, bada, Nik? —dino Jaunak—. Ez ete dot nahi, gaiztoa, bide txarra itzita, bizi izatea?

 

R/.  Berak atarako nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/.  Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
        Aintza Aitari. Berak.

 

Bened. ant.  Zuek, gaiztoak izanik ere, zuen seme-alabei gauza onak emoten badakizue, zenbatez gehiago emongo deutsez zuen zeruko Aitak gauza onak, Berari eskatzen deutsoenei!

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Zuek, gaiztoak izanik ere, zuen seme-alabei gauza onak emoten badakizue, zenbatez gehiago emongo deutsez zuen zeruko Aitak gauza onak, Berari eskatzen deutsoenei!

 

Eskariak

      Goretsi daigun Kristo gure Jauna, gu ilunpetan ibili ez gaitezan munduko argi egina, eta bihotzez eskatu deiogun:

Zure berbeak argitu beiz, Jauna, gure bideak.

      —Jainko guztiz onbera, iguzu, egun honetan zeure antzeko izan gaitezala, * lehenengo Adanengan jausia zana, bigarrenagan jagi dadin.

      —Jarri eizu zure hitza gure oinen argi, * egia dana eginez, maitasunean aurrera egin daigun Zugan.

      —Erakutsi eiguzu, zure izenagaitik, guztien onerako dana leial egiten, * giza-familia, Eleizearen bitartez, argitua izan dadin.

      —Iguzu, egiazko bihotz-barritze baten bidez, zure adiskidetasuna gero ta sendoagoa egin daigula, * eta zure zuzentasunari eta ontasunari egindako irainak ordaindu daiguzala.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
 

Otoitza

     Emoiguzu, Jauna, zuzen dana asmatzeko eta egiteko grazia; Zu gabe ezer ezin geinkenok, Zuk nahi lez bizi izan gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan. 

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.