20250203

Erramu Domeka

GORESPENAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
     Hasieran zen bezala orain eta beti
     gizaldi eta gizaldietan. Amen.

 

Goratzarrea

 

Salmoak

1 Ant. Jaietara etorritako gizatalde handiak oihuka goresten eban Jauna: Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena! Hosanna Goi-goikoari!

117 Salmoa

 Eskerrak Jaunari, ona da-eta,
     Haren maitasuna betikoa da-eta.
     Israel-etxeak hauxe esan bei:
     «Haren maitasuna betikoa».

Aaron-etxeak hauxe esan bei:
     «Haren maitasuna betikoa».
     Esan beie Jaunaren bildur diranek:
     «Haren maitasuna betikoa».

Deitu neutsan larrialdian Jaunari,
     entzun eustan eta onez atara.
     Jauna dot neugaz: ez deutsat bildurrik,
     gizonak egin leikidanari.
     Nirekin Jauna, niri lagun egiteko,
     nik etsaiak lotsatuak ikusteko.

Hobe da Jaunagana batzea,
     eta ez gizakiengan uste on izatea;
     hobe da Jaunagana batzea,
     eta ez handikiengan uste on izatea.

Atzerri-jente guztiek inguratu ninduen:
     Jaunaren izenean xehatu nebazan.
     Alde guztitik jenteek inguratu ninduen:
     Jaunaren izenean xehatu nebazan.
     Erleek lez inguratu ninduen,
     biztu ziran sua sasian lez:
     Jaunaren izenean xehatu nebazan.

Gogor bultzatu ninduen jausteko,
     hantxe egoan Jauna niri laguntzeko.
     Nire indar eta nire kemen Jauna,
     Bera suertatu da nire salbazinoa.

Poz eta garaipen-oihuak zintzoen txabolan:
     «Jaunaren eskoiak bizkor jokatu dau,
     Jaunaren eskoiak nau altxatu,
     Jaunaren eskoiak bizkor dau jokatu».

Ez naz hilgo, ez, bizi izan baino,
     Jaunaren eginak nik aldarrikatuko.
     Zigortu nau Jaunak, zigortu,
     baina ez nau heriotzaratu.

Edegi niri zintzotasunaren ateak,
     hortik sarturik emon deiodazan Jaunari eskerrak.
     Hauxe da Jaunaren atea,
     zintzoak sartuko dira aurrera.

Eskerrak Zuri, entzun nozulako,
     salbazino suertatu zaiatazalako.

Etxegileek baztertutako harria,
     berori suertatu da giltz-harria.
     Jaunak egin dau hori,
     gure begien harrigarri.

Hauxe da Jaunak egin dauan eguna,
     gu poztutzeko eta alaitzeko eguna.
     Emon, Jauna, salbazinoa,
     emon, Jauna, zoriona.

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena,
     bedeinkatzen zaituegu Jaunaren etxean.
     Jainkoa da Jauna,
     guri argi egin deuskuna.

Antolatu eizue jente-lerroa
     abar-orbelak eskuetan dabezala,
     altarearen ertzetaraino doazala.

Zeu zara nire Jainko,
     eskerrak emoten deutsudaz;
     ene Jainko, goresten zaitut.

Eskerrak Jaunari, ona da-ta,
     Haren maitasuna betikoa da-ta.

Aintza Aitari eta Semeari
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jaietara etorritako gizatalde handiak oihuka goresten eban Jauna: Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena! Hosanna Goi-goikoari!

 

2 Ant. Bat egin daigun sinistedunok aingeru eta umetxoakaz, eta kanta deiogun heriotza garaitu ebanari: Hosanna zeru-goienetan!

Kantika: Dn 3, 52-57

Bedeinkatua Zu, Jauna, gure arbasoen Jainkoa:
     aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.

Bedeinkatua zure izen santu eta aintzagarria:
     aintza ta gorespen Berari gizaldietan.

Bedeinkatua Zu, jauretxe santu eta aintzagarrian:
     aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.

Bedeinkatua Zu, zure erreinuko aurkian:
     aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.

Bedeinkatua Zu, kerubin-gainean jesarrita,
     lezak ikusten dozuzana:
     aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.

Bedeinkatua Zu, zeru-sabaian:
     aintza ta gorespen Zuri gizaldietan.

Jaunak egindako guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
     goretsi eta ospatu gizaldietan.

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Bat egin daigun sinistedunok aingeru eta umetxoakaz, eta kanta deiogun heriotza garaitu ebanari: Hosanna zeru-goienetan!


3 Ant. Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena! Bakea zeruan eta aintza zeru-goienetan!

150 Salmoa

Goretsi eizue Jauna bere jauretxean,
     Goretsi eizue bere zeru ospetsuan.
     Goretsi eizue, Berak egin-lan handiakaitik,
     Goretsi eizue bere handiaren handiagaitik.

Goretsi eizue turutaren hotsez,
     Goretsi eizue salterioz eta kitar-hotsez.
     Goretsi eizue zaldabai eta dantzarekin,
     Goretsi eizue zurda-soinu eta txistuarekin.

Goretsi eizue txilin ozenekin,
     Goretsi eizue txilin alaiekin.
     Arnasa dauan guztik Jauna goretsi bei.

Aintza Aitari eta Semeari,
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Hara, gure Jauna indartsu dator eta argituko ditu bere morroien begiak, alleluia.


Jainkoarenhitza

       Za 9, 9    

     Poztu zaitez, Siongo alaba; kanta eizu, Jerusalemgo alaba. Hor jatortzu zure erregea zintzo eta garaile; apal, asto-ganean, astakume baten ganean jarrita.

 

R/. Zure odolaz * erosi gaituzu, Jauna. Zure.
V/. Leinu eta hizkuntza, herri eta enda guztietakoak. Erosi.
      Aintza Aitari. Zure.

Bened. ant. Zugatz-adarrak eskuetan ditugula, urten daigun Jaunaren bidera; goratzarre eta abestiak kantatuz goratu daigun, aldarrikatuz: Bedeinkatua Zu, Jauna!

Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan-eta berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta ebazanen bidez;
    salbazinoa gure arerioen menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuakaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Zugatz-adarrak eskuetan ditugula, urten daigun Jaunaren bidera; goratzarre eta abestiak kantatuz goratu daigun, aldarrikatuz: Bedeinkatua Zu, Jauna!


Eskariak

     Gurtu daigun, Jerusalemen sartu zanean, jente xumeak Errege eta Mesias aldarrikatu eban Kristo, eta autortu daigun guk ere pozik:

Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!

     —Hosanna Zuri, Dabid-en Seme eta gizaldien errege zaran Horri, * hosanna Zuri, heriotzaren eta infernuaren garaile urten zendun Horri.

     —Jerusalemera igon zenduan, Jauna, nekaldia jasanik aintzan sartzeko: * eroaizu zure Eleiza betiko Pazkora.

     —Zure kurutzea bizi-zugatz bihurtu zenduan Jaun Horrek, * emoiezuz haren frutuak Bateoaz berbiztutakoei.

     —Pekatariak salbatzera etorri zinan gure Salbatzaile Horrek, * sinismena, itxaropena eta maitasuna daben guztiak eroan eizuz zeure erreinura.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

Otoitza

     Jainko ahalguztidun betiraunekoa, gizon-emakume guztiei apaltasun-bidea erakusteko gure Salbatzailea gizon egitea eta kurutzean hiltzea nahi izan zendun; iguzu, arren, Haren nekaldiko irakaspenak gogoan hartu daiguzala, Haregaz batera biztu gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

 

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.