GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
1 Ant. Estualdian Jaunaren bila nabil, aspergabe zabaltzen dot eskua.
76 Salmoa
Jainkoagana joat berbaldia,
oihuka nauka,
Jainkoagana nire berbaldia, entzun
naian.
Estualdian Jaunaren bila nabil,
gauez aspertu barik zabaltzen dot
eskua,
pozari uko egiten deutso nire
gogoak.
Aieneka nago Jainkoaz oroitzean,
arnasea galtzen dot gogoratzean.
Begirik itxi barik naukazu,
kezkaz, ezin dot berbarik egin.
Lehengo egunak jataz bururatzen,
antxinako urteak gogoratzen;
gauez buru-iraultzen dihardut,
hausnartuz, neure buruaz galdetzen:
Betiko zapuztu ete gaitu Jaunak?
Ez ete dogu gure alde aurrerakoan?
Agortu ete da betiko Haren
maitasuna,
galdu ete da betiko Harek emondako
hitza?
Errukitzea Jainkoari ahaztu ete?
edo-ta, sumindurik, bere errukia
itxi ete?
«Hauxe dot min —da nire esana—,
Goi-goikoaren eskua aldatu jatana».
Oroitzen naz Jainkoak eginetaz,
oroitzen, bai, antxinako mirarietaz.
Zure lan guztiak buruz iraultzen ditut,
eta zure mirariak hausnartzen ditut.
Zure bideak santu, ene Jainko,
nor da handiz gure Jainkoa bezain jainko?
Jainko mirarigile zara Zu,
herriei zure indarra ikusiazo deutsezu.
Zeure besoz askatu dozu zure herria,
Jakoben eta Joseren semeteria.
Urek ikusi zinduezan, ene Jainko,
urek ikusi zinduezan eta izutu egin ziran,
olatuak ere ikaratu egin ziran.
Euria erruz egin eben
lainoek,
hodeiek berbaroa emon eben,
zure geziek hegaz egin eben.
Zure trumoiak zurrunbiloan
burrunba,
tximistek argitu eben lurbira,
dardaratu eta ikaratu egin zan lurra.
Itsasoz egin zendun zure bidea,
eta zure bidexka ur handietan,
zure aztarnarik ez zan agiri.
Artalde-antzera zenduan zure
herria,
Moisesen eta Aaronen bidez ekarria.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Estualdian Jaunaren bila nabil, aspergabe zabaltzen dot eskua.
2 Ant. Kristogaz hil bagara, sinisten dogu, bizi ere Beragaz bizi izango garala.
Kantika: 1 Sm 2, 1-10
Jauzika daukat bihotza Jaunagan,
jagi da nire bekokia Jainkoagan.
Etsaien aurka zabal dagit berba,
zure laguntzaz poztutzen naz-eta.
Ez da santurik Jauna lakorik,
ez da izan ere besterik,
ez da harkatxik gure Jainkoa
lakorik.
Ez egin berba bar-bar eta
harro-harro,
handi-usterik ez bei urten zuen
ahotik.
Jainkoa da-ta Jauna, guztia dakiana,
Berak neurtzen dau guk egina.
Bizkorren uztaiak eten egiten
dira,
makalak, ostera, kemenez janzten
dira.
Asetuak, ogi-orde doaz lanera,
gosetuak, barriz, lanetik
atsedenera.
Zazpitan erditu da agor zana,
agortu da seme-alaba asko zituana.
Heriotzea eta bizia Jaunak emoten
ditu,
Berak Lezaratzen dau eta handik
ataratzen.
Jaunak dau pobre ta aberats egiten,
beheratzen eta goratzen.
Hautsetatik jagiazoten dau
behartsua,
sats artetik altxatzen txiroa;
handikien artean jesarriazoteko,
eta aurki garaitsu bat damotso.
Lurraren zutoinak Jaunak bereak
ditu-ta,
lurbirea hareen ganean ipini dau.
Bere zintzoen urratsak ditu
zaintzen,
gaiztoak, barriz, ilunpetan dira
galtzen;
gizakia ez da bizkor bere indarrez.
Bere etsaiak xehatu ditu Jaunak,
Goi-goikoak ostots egin dau zeruan.
Jaunak erabagiko ditu lurreko mugak,
emongo deutso erregeri bere indarra,
eregiko dau bere Gantzutuaren
adarra.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Kristogaz hil bagara, sinisten dogu, bizi ere Beragaz bizi izango garala.
3 Ant. Kristo Jesus guretzat jakituria egin da, eta zuzenbide, eta
ganera santutze eta erospen.
96 Salmoa
Errege da Jauna, alaitu bedi
lurbira!
Poztu beitez ugarte guztiak!
Inguruan Laino eta Hodei baltza
dakarz,
Zuzena eta Bidezkoa ditu bere
aurkiaren oinarri.
Aurretik Sua joako eta inguruko
etsaiak kiskaldu egiten ditu.
Haren tximistek argitzen dabe
lurbirea,
eta ikustean ikaratu egiten da
lurra.
Mendiak ezkoa lez urtzen dira
Jaunaren aurrean,
lur guztiaren Jaunaren aurrean.
Iragartzen dau ortziak Haren
zuzentasuna,
herri guztiek dakuse Haren
edertasuna. (dakuse=ikusten dabe)
Lotsatu egiten dira
jainko-irudien jauresleak,
euren jainkoengan harrotzen diranak:
Haren aurrean ahuspeztuko dira
jainko guztiak.
Entzunez poztutzen da Sion,
Judako uriak alaitzen dira,
Jauna, zure erabagiakaitik.
Zu, Jauna, Goi-goiko, lur guztiaren
ganetik,
oso garai zagoz jainko guztien
ganetik.
Maite ditu Jaunak hobena
gorrotatzen dabenak,
bere zintzoen biziak zaintzen ditu,
gaiztoen eskutik ataratzen ditu.
Argia sortu jako zintzoari,
alaitasuna bihotz-zuzenari.
Poztu zaiteze, zintzoak, Jaunagan,
ospatu eizue Haren izen santua.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Kristo Jesus guretzat jakituria egin da, eta zuzenbide, eta ganera santutze eta erospen.
Is 50, 5-7
Jaungoiko Jaunak belarria edegi deust, eta nik ez deutsat gogorrik egin; ez dot atzeraka egin. Bizkarra ipini deutset, jotzen ninduenei; masailea, bizarretik tiraka ebilkidazanei. Ez deutset aurpegia saihestu irainei eta txistuei. Neure Jauna neban laguntzaile; horregatik ez nintzan lotsatu; horregatik ipini neban aurpegia, harri gogor lez; eta badakit ez nazala lotsagarri geratuko.
R/. Zeure odolaz * erosi gaituzu, Jauna.
Zeure.
V/. Leinu eta hizkuntza, herri eta enda
guztietakoak. Erosi.
R/. Aintza Aitari. Zeure.
Bened. ant. Indartsuago izango da Kristoren odola, gure barrua egite usteletatik garbitzeko, guk Jaungoiko bizia gurtu daigun, betiko Espirituaren indarrez bere burua Jaungoikoari opari garbi lez eskeini deutson ezkero.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbamen indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan-eta berbea emonda
bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbamena gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei
erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata,
bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai
errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Indartsuago izango da Kristoren odola, gure barrua egite usteletatik garbitzeko, guk Jaungoiko bizia gurtu daigun, betiko Espirituaren indarrez bere burua Jaungoikoari opari garbi lez eskeini deutson ezkero.
Eskariak
Egin deiogun otoitz bere heriotzearen eta biztuerearen bitartez erosi gaituan Kristo Salbatzaileari, esanez:
Jauna, erruki zakiguz.
—Jerusalemera igon zendun, Jauna, nekaldia jasanik, aintzan sartzeko: * eroaizu zure Eleizea betiko Pazkora.
—Kurutzean josirik, lantzaz zulatua izan zinan Horrek, * osatu eizuz gure zauriak.
—Zure kurutzea bizi-zugatz bihurtu zendun Jaun Horrek, * emoiezuz haren frutuak Bateoan berbiztutakoei.
—Kurutzetik zintzilik zengozala, lapur damutuari parkatu egin zeuntsan Jaun Horrek, * parkatu guri, pekatarioi.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian).
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, zure
Semea kurutzean hiltzea nahi izan zenduan, gu etsaiaren menpetik ateratzeko; iguzu,
bizteko grazia jadetsi daigula. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi
eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.