Garizumako Lehenengo Barikua
Gorespenak
Agurra
V/. Zatozkit lagun,
ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari
eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
1 Ant. Onartuko dozuz, Jauna, legezko opari, emari eta erre-opariak.
50. salmoa
Erruki
zakidaz, Jainko, dozun maitasun handiaz,
birrindu eizu nire akatsa zure
amaibako errukiaz.
Garbitu naizu zehatz nire
hobenetik,
ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.
Nire bihurrikeria ezagutzen dot-eta,
nire hobena beti dot-eta begien
aurrean.
Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri
baino ez,
zure begietan oker dana egin dot
nik.
Zuzen agertuko zara auzian,
zintzo zure epaian.
Hobendun sortua naz izan ere,
pekatuan ninduan amak erne.
Zuri, ostera, bihotz leiala atsegin jatzu,
bihotz-munean zuhurtasuna irakasten
deustazu.
Busti naizu isipuz, eta garbi
geldituko naz,
ikuzi naizu, eta edurra baino
zuriago geldituko naz.
Entzunazo poza eta atsegina niri;
xehatu dozuzan hazurrok egin beie
jauzi.
Aurpegi hori nire hobenetatik
alderatu eizu,
nire akats guztiak birrindu eizuz.
Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan,
arnasa bizkorra barritu eizu nire
barruan.
Ez naizu urrundu zure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri.
Zure salbamenaren poza bihurtu eidazu,
zure arnasa zabalez sendotu naizu.
Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure
bideak,
Zeugana bihurtuko dira pekatariak.
Atara ni odol-zigorpetik, Jainko,
Jainko, ene salbatzaile;
eta nire ezpanek zure zuzentasuna
pozetan zabalduko dabe.
Edegiko deustazuz
ezpanok, Jauna,
eta nire ahoak iragarriko dau zure
gorespena.
Ez jatzu-ta atsegin oparirik,
erre-opariak ez zendukez hartuko,
nik emonik.
Nire oparia, Jainko, bihotz damutua:
ez deutsazu muzin egingo, Jainko,
bihotz damutu eta umilduari.
Agertu zaitez, Jauna, onbera Sionekin,
Jerusalemgo harresiak barritu
eizuz.
Orduan onartuko dozuz
legezko opari, emari eta
erre-opariak;
orduan izango dira zekorrak zure
altaran eskeiniak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Onartuko dituzu, Jauna, legezko opari, emari eta erre-opariak.
2 Ant. Janarekin garaile izango da eta ospez betea Israelgo ondarea.
Kantika: Is 45, 15-26
Jainko
ezkutua zara Zu, egiaz,
Israel-en Jainkoa, Salbatzailea.
Lotsaren lotsaz
gorritu dira, danak batera.
Alde egin dabe lotsakizunez beteta,
jainko-irudien egileak.
Israelek salbamena lortu dau
Jaunagandik betiko,
ez da lotsaren lotsaz gorrituko
menderen mendeetan.
Holantxe hitz egin
dau Jaunak, zeruak egin dituanak,
Bera da Jainkoa, lurra eratu, egin
eta sendotu dauana;
ez dau, ez, hutsik eukitzeko egin,
gizakien bizileku baino:
«Neu naz Jauna, eta ez da
besterik».
Ez dot hitz egin
ezkutuan,
lurreko bazter iluntsuan.
Ez deutsat esan Jakob-en haziari:
«Nire bila ez alperrik ibili».
Neu naz Jauna,
zuzen hitz egin dauana,
egia besterik esaten ez dauana.
Batu, etorri, hurreratu zaiteze
danak,
atzerrian bizirik gelditu zarienak.
Zoro dira zurezko irudia daroenak,
ezin salbatu dituen jainkoari
otoitz dagioenak.
Egin hitz, jardun,
hizketa egin alkarrekin,
nork iragarri eban hau lehenagotik,
nork esan aurreragotik?
Ez ete Neuk, Jaunak? Ez da-ta Neu
beste jainkorik;
ez da Nitaz kanpo jainko zuzen,
salbatzailerik.
Bihurtu Neugana lur-bazter guzti, salbatu nahi badozue,
Neu naz-eta Jainkoa, besterik ez
dozue.
Neure buruagaitik egiten dot zin,
egiak dau nire ahotik urten,
ez dau egingo atzera:
«Guztiak jarriko jataz belauniko,
mihin guztik dau Neugaitik zin
egingo».
Esango dabe:
«Jaunagan baino ez indarra eta garaipena».
Lotsaren lotsaz etorriko jakoz,
Haren aurka lehian ziharduenak.
Jaunarekin garaile
izango da
eta ospez betea, Israelgo ondarea.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Janarekin garaile izango da eta ospez betea Israelgo ondarea.
3 Ant. Jaunaren aurrera pozez-oihuka sartu zaiteze.
99. salmoa
Lurtar
guztiok, egin irrintzi Jaunari,
Jaunari Zerbitzu alai eiozue,
Haren aurrera pozez oihuka sartu
zaiteze.
Jakizue Jauna dala
Jainko,
Berak egin gaitu, Bereak gara,
Bere herri eta larreko artalde.
Sartu zaiteze
ateetatik eskerrak emonez,
Haren atarietan goratzarreka,
emon eskerrak, bedeinkatu Haren
izena.
«Onbera da-ta
Jauna,
Haren maitasuna betiko,
Haren leialtasuna mendeen
mendeetaraino».
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunaren aurrera pozez-oihuka sartu zaiteze.
Is 58, 4-5a. 6
Begitu, barau-egunez ere irabazi-bila zabiltze, eta zuen morroiak bortxatu egiten dozuez. Hara, zuen barauetan, auziak eta eztabaidak eta ukabilketa gogorrak nahasten dozuez. Ez egin, orain egiten dozuen lako baraurik, zuen oihuak zeruan adierazo-beharrez. Horrelakoa ete da Jaunak maite dauan baraua, gizakiak bere buruari gogor egin behar deutson egunean? Hauxe da, Nik gura dodan baraua: eten bidegabeko kateak, askatu buztarrien lokerak; itzi libre menpekoak, apurtu buztarri guztiak.
R/. Berak
atarako nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened. ant. Zuen zuzentasuna, idazlariena eta farisearrena baino handiagoa ez bada, ez zarie sartuko zeruetako erreinuan.
Bedeinkatua Jauna,
Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea
emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbazinoa gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse
gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien
eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango
zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango
zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari
salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren
errai errukitsuakaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean
dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zuen zuzentasuna, idazlariena eta farisearrena baino handiagoa ez bada, ez zarie sartuko zeruetako erreinuan.
Eskariak
Eskerrak emon deioguzan, kurutzean hilez bizia emon euskun Jesu Kristo gure Jaunari, eta eskatu deiogun:
Zure heriotzaz, bizi izanazo gaizuz, Jauna.
—Zure barri onaren agiria emon deuskuzun, eta zure nekaldiaren aintzaz barritu gaituzun Salbatzaile Horrek, * ez itzi gu gaiztakerian zahartzen.
—Iguzu, gaur janariz asetu barik gelditu gaitezala, * beharrean dagozan senideei laguntzeko.
—Garizuma egun hau santutasunean igaro daigula, * eta errukizko egitez sagaratu Zuretzat.
—Hezi eizuz gure gogo hezikatxak, * eta egin gaizuz bihotz zabaleko.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Garizumako penitentzi-aldiak, Jauna, presta bei Zure herria Pazko-jaietarako; eta iguzu, alkarteko gorputz-hezitze hau guztion barru-barritzerako izan dadila, Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu
gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.