20250126

I. Martitzena

Garizumako lehenengo Martitzena

 GORESPENAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. 

V/.  Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
       Hasieran zen bezala orain eta beti
       gizaldi eta gizaldietan. Amen.

 

Goratzarrea

 

Salmoak
 

1 Ant. Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituanak igongo dau Jaunaren mendira. 

23. salmoa

 Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dabenak,
    lurbira eta bertan bizi diranak.
    Harek emon deutsoz itsasoak oinarri,
    eta ibaiak sendogarri. 

Jaunaren mendira nork igongo?
    Haren toki santuan nor egongo? 

Eskuak errugabe ta bihotza garbi dituana,
    huskerietara jotzen ez dauana,
    hurkoari guzur-zinik egiten ez deutsona. 

Holakoak hartuko dau bedeinkapena Jaunagandik,
    zuzentasuna, salbatzaile dauan Jainkoagandik. 

Hauxe da Haren bila dabiltzanen taldea,
    Jakoben Jainkoaren aurpegi-bila dabiltzanena.
    Ateburuak, goratu zaiteze,
    aspaldiko ateak, luzatu zaiteze,
    Errege ospetsua sartu dadin. 

Nor da Errege ospetsu hori?
    Jaun indartsu eta ahaltsua, guduan Jaun ahaltsua. 

Ateburuak, goratu zaiteze,
    aspaldiko ateak, luzatu zaiteze,
    Errege ospetsua sartu dadin. 

Nor da Errege ospetsu hori?
    Gudari-taldeen Jauna da, Bera da Errege ospetsua. 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituanak igongo dau Jaunaren mendira. 

 

2 Ant. Emon gorespen zuen egintzetan mendeetako erregeari. 

Kantika: Tb 13, 1-10

 Bedeinkatua Jainkoa, beti bizi dana,
    
Berak emoten dau zigorra, Berak errukia,
    lurpera sartzen eta handik ataratzen,
    Haren eskutik ez dau inork ihes egiten. 

Ospatu eizue Jauna, israeldarrok, atzerrien aurrean,
    Berak banatu gaitu-ta hareen artean.
    Erakutsi han, Ha zein handi dan,
    emon Hari gorespenak, bizidun guztien aurrean:
    Bera da-ta gure Jaun eta Jainko,
    Bera gure Aita betiko. 

Jotzen gaitu gure okerkeriekaitik,
   baina batuko zaitue barriz, errukiturik,
   sakabanatuta zabilzen atzerrietatik. 

Bihotz eta gogo osoz Harengana bihurtzen bazarie,
    harekin leial jokatzeko,
    orduan bihurtuko jatzue,
    eta ez deutsue aurpegirik ezkutatuko. 

Harek zer egin deutsuen gogoratu eizue,
    aho betez ospatu eizue.
    Emon goraldi Jaun zintzoari,
    emon gorespen mendeetako erregeari. 

Ospatzen dot nik, buztarpean nauken herrian,
    erakusten deutsat herri pekatariari,
    zein ahaltsu dan eta zein handi. 

Bihurtu zaiteze, pekatariok!
    Egizue Haren aurrean zuzen dana!
    Errukitu daiteke, agian, baleuko zuentzat errukia. 

Nire Jainko eta zeruko erregeari
    emongo deutsadaz gorespenak,
    nire barrua poztuazoko dau Haren handitasunak. 

Bedeinkatu eizue Jauna, Haren aukeratuak,
    abestu Jerusalemen Haren goralpenak. 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Emon gorespen zuen egintzetan mendeetako erregeari. 

 

3 Ant. Zuzenak diranei dagokie Jauna gorestea. 

32. salmoa

 Poztu zaiteze zintzook Jaunagan,
    zuzenak diranei dagokie Ha gorestea. 

Ospatu eizue Jauna kitaraz,
    egiozue soinu hamar hariko salterioz.
    Kanta eiozue kantu barri turutaz ondo abestu. 

Zuzena da-eta Jaunaren hitza,
    leiala Harek egin dauan guztia.
    Zuzen eta bidezko dana dau maite,
    Hren graziaz lurra dago bete. 

Jaunaren hitzak egin ditu zeruak,
    Haren aho-arnasak izar mordoak.
    Zahagian lez batu ditu itsas-urak,
    askan lez daukaz olatuak. 

Lur osoak Jaunari bildur izan beio,
    bildur Hari lurbiran bizi diran guztiek.
    Harek esanik eginak dira-ta,
    Harek agindurik izan ere dira-ta. 

Atzerrien asmoak Jaunak ditu huts izten,
    herrien erabagiak huts bihurtzen.
    Jaunaren asmoek badiraue betieran,
    Haren barruko erabagiek gizaldi guztietan. 

Bai dohatsu, Jauna Jainko dauan jentea,
    bere oinorde aukeratu dauan herria.
    Begira dago Jauna zerutik,
    ikusten dauz gizaki guztiak. 

Bere egoitzatik begiratzen deutse,
    lurrean bizi diran guztiei.
    Hareen bihotzak bere eskuz egin ditu,
    hareen egintza danak ezagutzen ditu. 

Erregek ez dau gudari-taldez garaitzen,
    gudariak ez dau bere indar handiz ondo urteten.
    Gudua irabazteko hutsa da zaldia,
    ez dau inor salbatuko bere indar handiaz. 

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenengana,
    Haren maitasuna itxaroten dabenengana;
    hareek heriotzatik atarako ditu-ta,
    eta gosetean asetuko. 

Gure bihotza Jaunaren zain dogu,
    lagun eta babes Bera dogu-ta.
    Harengan pozten jaku barrua,
    Haren izen santuagan dogu itxaropena. 

Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
    Zeugan dogu-ta gure uste ona. 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Zuzenak diranei dagokie Jauna goreste

 

Jainkoaren hitza

Dt 30, 15-16

     Begira, bizia eta zoriona, heriotza eta zoritxarra jartzen deutsudaz gaur aurrean. Aditzen badituzu gaur emoten deutsudazan aginduak: Jauna, zure Jainkoa, maitatuz, Haren bideetan zehar ibiliz, eta Haren aginduak, erabagiak eta esanak betez, bizi izango zara eta ugarituko; eta bedeinkatuko zaitu Jaunak, zure Jainkoak, jabe izateko sartuko zaran lurraldean.

 

R/.  Berak atarako nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/.  Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
        Aintza Aitari. Berak.

 

Bened. ant.   Jauna, irakatsi eiguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi eutsen lez.

Lk 1, 68-79


Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
    agertu eta bere herria askatu dauana;
    salbazino indarra deusku emon,
    bere morroi Dabiden etxean.

Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
    behinola bere profeta zituenen bidez;
    salbazinoa gure etsaien menpetik,
    gorroto deuskuen guztien eskutik.

Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
    bere alkarte santuaz oroiturik;
    egin eutson-eta  gure guraso Abrahami zin-hitza,
    Berak emongo euskula.

Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
    izan gaitezan Haren zerbitzari;
    zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
    gure egun guztietan.

Zu, barriz, seina,
    Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
    Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
    Hari bidea prestatzera;
    erakustearren Haren herriari salbamena,
    euren pekatuen parkamena.

Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
    agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
    ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
    gure oinok bake-bidean zuzentzera.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Jauna, irakatsi eiguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi eutsen lez.


Eskariak

     Bedeinkatu daigun, salbazino-sasoi hau samurtasunez opa deuskun gure Salbatzailea, eta egin deiogun otoitz, esanez:

Kristo, arimen ogi eta sendagai: sendotu gaizuz.

     —Egizu, Jauna, Eukaristi-mahaian asetu ondoren, * Pazko-opariaren frutuetan bete-betean izan daigula parte.

     —Emoiguzu, zure hitza bihotz on eta zabalean gordetzea, * iraupenean uzta emon daigun.

     —Egizu, zure laguntzaile leialak izan gaitezala, mundu honetan zuzentasun gehiago sortzeko, * zure Eleizearen bitartez, errezago zabaldu dadin bakearen barria.

     —Pekatari gara, Jauna, pekatari: * urratu eizu gure pekatua zure grazia salbagarriaz.

(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

Otoitza

     Begitu, Jauna, zure familiari eta emoiguzu, gorputzeko penitentziaren sari lez, Zuganako gogo bizia izatea. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

 

Amaierea

V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.

R/. Amen.

V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.