GARIZUMAKO HIRUGARREN ZAPATUA
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun,
ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari
eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
1 Ant. Hur zaukadaz, Jauna, eta leial dira zure agindu danak.
118 Salmoa
Entzun naizu, Jauna: oihuka dihardut bihotz guztiaz,
beteko ditut Zuk jarriak.
Oihuka nagotzu, salbau naizu,
Zuk iragarriak gordeko ditut.
Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera,
zure hitzetan dot itxaropidea.
Gau-aldiei aurrea hartu deutse nire begiak,
zure esanak gogoan irauliz.
Entzun, Jauna, zure onginahiez nire oihua,
emoidazu bizia zure erabagien arabera.
Gaiztoz eraso nabenak hurrean dira,
zure legetik urrun dira.
Hur zaukadaz, Jauna,
leial dira zure agindu danak.
Aspaldi da, Zuk iragarriei igarri deutsedana,
Zuk betiko jarriak dirana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hur zaukadaz, Jauna, eta leial dira zure agindu danak.
2 Ant. Jauna, bialdu eidazu zure jakituria, nirekin izanik, neugaz lanean jardun daian.
Kantika: Jak 9, 1-6. 9-11
Arbasoen Jainko eta Jaun errukitsu,
diran guztiak zeure hitzez eginak dituzu;
zeure jakituriaz egin zendun gizakia,
zure sorkari guztien nagusi izango zana;
zintzo eta zuzen lurbirea antolatu eian,
bihotz leialez auziak erabagi eizan.
Emoidazu, Zurekin zure aurkian dagoan jakituria,
eta ez ni baztertu zure seme-alaben artetik.
Zure zerbitzari nozu, eta zure neskamearen seme(-alaba),
bizi laburreko gizon(-emakume) ahula,
auziak eta legeak ulertzeko makala.
Gizakirik bikainena ere ezer ez da-ta,
Zugandiko jakituriarik harengan ez bada.
Zeugaz dozu
zure egintzak ezagutzen dauzan jakituria,
Zuk, mundua egitean, bertan zana;
harek badaki zure begiei atsegin jakena,
zer dan zuzena zure aginduen arabera.
Bialdu eidazu zeru santu horretatik,
helduazo eidazu zure aintzaren aurkitik;
neugaz izanik, neugaz jardun daian lanean,
eta ikusi daidan Zuri zer jatzun atsegin.
Harek dana daki, eta dana ulertzen dau:
nire egitekoetan zentzunez nau gidatuko,
eta bere aintzaz babestuko.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna, bialdu eidazu zure jakituria, nirekin izanik, neugaz lanean jardun daian.
3 Ant. Jaunaren leialtasuna beti-betiko dago.
116 Salmoa
Goretsi eizue Jauna, atzerri guztiak,
goraldu eizue, herri guztiak.
Sendotu dau-ta guregan bere maitasuna,
eta beti-betiko dago Haren leialtasuna.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunaren leialtasuna beti-betiko dago.
Jr 7, 1-4
Jaunaren hitza etorri jakon Jeremiasi: Egon Jaunaren etxeko atean, iragarri hantxe hitz hau, eta esan: Entzun, Juda, Jaunaren hitza; entzun, Jauna gurtzera ate honetatik sartzen zarienok. Holan dino gudari-taldeen Jaunak, Israelgo Jainkoak: Zuzendu eizuez zuen bideak eta egintzak, eta zeuekin biziko naz lur honetan. Ez izan usterik guzur-hitzetan, esanez: Jaunaren etxea da, Jaunaren etxea, Jaunaren etxea!
R/. Berak atarako nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened. ant. Egin otoitz erasotzen deutsuenen alde; zeruetan dagoan zuen Aitaren seme-alaba izan zaitezen —dino Jaunak—.
Bedeinkatua Jauna,
Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea
emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbazinoa gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse
gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien
eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango
zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango
zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari
salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren
errai errukitsuakaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean
dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egin otoitz erasotzen deutsuenen alde; zeruetan dagoan zuen Aitaren seme-alaba izan zaitezen —dino Jaunak—.
Eskariak
Goretsi daigun Jesu Kristo Jauna, gizakiari izate barri bat emoteko Bateoa ezarri ebana, eta bere gorputzaren eta hitzaren mahaia jarri euskuna. Berari otoitz deiogun, esanez:
Barritu gaizuz, Jauna, zeure graziaz.
—Jesus otzan eta apal Horrek, emoiguzuz samurtasuna eta apaltasuna, * guztientzat eroankor izan gaitezan.
—Erakutsi eiguzu, behartsu eta nahigabetuen lagun-hurko izaten, * samariar ona zaran Horren antzeko izan gaitezan.
—Zure Ama Birjina dohatsuak egin bei otoitz euren birjintasuna Zuri eskeinitakoen alde, * euren eskeintza Eleizearen aurrean, gero ta zintzoago begiratu daien.
—Emoiguzu zure errukiaren mesedea, * eta askatu gaizuz pekatu eta zigor guztitik.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Aita betiraunekoa, bihurtu eizuz Zugana gure bihotzak, gauza guztien ganetik Zeu bilatu zaiguzan eta lagun-hurkoari on eginez zure zerbitzari zintzo izan gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu
gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.