GARIZUMAKO II. EGUENA
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
1 Ant. Jauna, zure indarrari eragiozu, zatoz eta salbau gaizuz.
79 Salmoa
Israelgo Artzain,
aditu eizu,
Jose artaldea lez larratzen dozu-ta.
Kerubin-ganean jesarten zara-ta,
egizu dirdai Efrain, Benjamin eta
Manasesen aurrera.
Zure indarrari eragiozu,
zatoz eta salbau gaizuz.
Jainko, birbiztu
gaizuz,
salbau gaitezan, zure begia leun
agertu eizu.
Noiz arte zagoz sumin,
Jauna, gudari-taldeen Jainkoa,
zure herriaren otoitzaren aurka?
Negarra emon deuskuzu
janari,
negar-malko ugariak edari.
Auzoen arteko burruka-bide egin
gaituzu,
eta etsaiek guri iseka dihardue.
Gudari-taldeen Jainko,
birbiztu gaizuz,
salbau gaitezan, zure begia leun
agertu eizu.
Egiptotik mahatsondo
bat atara zenduan,
atzerriak jaurtirik landatu zenduan.
Lurra zeuntsan eratu,
lurraldea estaltzeraino zan errotu.
Mendiak gerizpean ditu
bere gerizarekin,
eta izeirik handienak bere aihenekin.
Zabaldu ditu adarrak Itsasoraino,
eta muskilak Ibairaino.
Inguruko hormea
zergaitik deutsazu hondatu,
bidez doazan guztiek murriztu daien?
Basurdeek lardaska daien,
basa-piztiek jan daien?
Bihurtu zakiguz,
gudari-taldeen Jainko,
begitu zerutik, ikusi, mahatsondo
honi agertu zakioz:
zeure eskuz landatu dozun aldaska
honi,
Zeuk indartu dozun landareari.
Erre eta kiskali dabe eta ebagi,
hondatu eizuz zure bekozko
zorrotzarekin.
Emoiozu eskua,
aukeratu dozun gizakiari,
Zeuk indartu dozun gizakumeari.
Ez gara Zugandik urrunduko,
euki gaizuz bizirik eta zure izena
dogu deituko.
Jauna, gudari-taldeen
Jainkoa, birbiztu gaizuz,
salbau gaitezan, zure begia leun
agertu eizu.
Aintza Aitari
eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna, zure indarrari eragiozu, zatoz eta salbau gaizuz.
2 Ant. Ezagutuazo lur osoan aitatzekoak egin dituala Jaunak.
Kantika: Is 12, 1-6
Eskerrak Zuri, Jauna;
nire aurka zengozan hasarre,
baina joan da zure hasarrea eta pozez
nozu bete.
Hara, Jainkoa da nire salbatzaile;
badot uste on eta ez naz bildur.
Jauna da-ta nire indar eta kemen,
Bera izan da nire salbamen.
Atarako dozuez urak
pozetan,
salbazinoaren iturrietan.
Egun haretan hauxe
esango dozue:
«Eskerrak Jaunari, haren izena
aldarrikatu eizue.
Ezagutuazo herrietan haren eginen
bikainak,
iragarri eizue Haren izen garaia.
Kanta Jaunari, egin
dauz-eta aitatzekoak,
ezagutu beie hau lurbira osoan.
Sionen bizi zarienok, goretsi eizue
irrintzika,
handi dago-ta Israelgo Santua zuen
erdian».
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ezagutuazo lur osoan aitatzekoak egin dituala Jaunak.
3 Ant. Egin pozez oihu, laguntzaile dogun Jainkoari. †
80 Salmoa
Egin pozez oihu,
laguntzaile dogun Jainkoari,
† egin txalo Jakoben Jainkoari.
Jo salterioa, tunpa
zaldabaia,
lirarekin kitara alaia.
Jo turuta hilbarrian,
hilabeteko gure jai handian.
Israelek dau-ta
ohitura,
Jakoben Jainkoak agindua;
Joseri jarri eutson legea,
Egiptotik urtetean.
Berbaro ez-ezaguna
neban entzun:
«Kendu deutsat bizkarretik zama,
haren eskuek itzi dabe otzara-lana.
Larrialdian oihu egin deustazu eta
askatu zaitut,
ekatxaren barrutik erantzun deutsut,
Meribako uretan aztertu zaitut.
Entzun, ene herri,
zure aurka dodan autormena,
entzungo ete nozu Israel, agian!
Ez izan zugan besteren jainkorik,
ez gurtu jainko arrotzik.
Neu nozu Jauna, zure
Jainkoa,
Egiptotik Neuk zaitut atara:
zabaldu eizu ahoa, eta izango dozu
betea.
Baina nire herriak ez
dau entzun nire berbea,
Israel ez da egon nire esanera.
Horregaitik itzi ditut euren bihotz
txigorraren gurara,
bebilz euren gogoaren arabera!
Ai, entzungo banindu
nire herriak!
Balebil Israel nire bidean!
Haren etsaiak berehala zapalduko
neunkez,
haren etsaien aurka eskua bihurtuko
neunke.
Jauna gorrotatzen
dabenak menpean leukez,
eta hareen zoria betiko horrela
legoke.
Gari-maminez janarituko neunke,
eta harkatxeko eztiz asetu.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen
lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egin pozez oihu, laguntzaile dogun Jainkoari.
Ik 1 Erg 8, 51-53a
Zure herri eta
ondare gara, Jauna; begoz edegirik zure begiak zure morroi honen arrenetara,
eta zure herri lsraelen otoitzetara, egiten deutsuzan eskariak entzun daizuzan.
Zeuk bereiztu gaituzu-ta lurreko herri guztien artetik, zeure ondare izateko.
R/. Berak atarako nau * ehiztarien
saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened.
ant. Seme, gogoratu eizu,
zuk zure bizitzan ondasunak hartu zenduzala, Lazarok, barriz, zorigatxak.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Seme, gogoratu eizu, zuk zure bizitzan ondasunak hartu zenduzala,
Lazarok, barriz, zorigatxak.
Eskariak
Ospatu daigun Jainkoaren onginahia, Kristogan agertu jakun-eta
bere aita-bihotza, eta eskatu deiogun uste osoz:
Oroitu zaitez, Jauna, zeure seme-alaba garala.
—Egizu, Eleizearen
misterioa sakonago aditu daigula, * bera izan dadin guretzat eta guztiontzat
salbamen-sakramentu eraginkorra.
—Gizakia maite
dozun Horrek, egizu gizadiaren aurrerapenari eragin deiogula, * eta danean
bilatu daigula zeure erregetza.
—Egizu, gure
egarrian, beti Kristogana jo daigula, * Bera eskeini jakun-eta biziaren
iturri.
—Parkatu gure
gaiztakeria, * eta zuzendu gure oinak, zuzentasun eta
leialtasun-bidean.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan
daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jauna, bihotz garbia maite dozu, eta erruduna errubako egiten; Zuzendu eizuz Zeugana gure bihotzak, eta berotu gu Zure Espirituaren sutan, fedean iraunkorrak izan gaitezan, eta egintzetan azkarrak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.