GARIZUMAKO BOSTGARRN MARTITZENA
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
1 Ant. Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituanak igongo dau
Jaunaren mendira.
23. salmoa
Jaunarena da
lurra, eta lurra betetzen dabenak,
lurbira eta bertan bizi diranak.
Harek emon deutsoz itsasoak oinarri,
eta ibaiak sendogarri.
Jaunaren mendira nork
igongo?
Haren toki santuan nor egongo?
Eskuak errugabe ta
bihotza garbi dituana,
huskerietara jotzen ez dauana,
hurkoari guzur-zinik egiten ez deutsona.
Holakoak hartuko dau
bedeinkapena Jaunagandik,
zuzentasuna, salbatzaile dauan Jainkoagandik.
Hauxe da Haren bila
dabiltzanen taldea,
Jakoben Jainkoaren aurpegi-bila dabiltzanena.
Ateburuak, goratu zaiteze,
aspaldiko ateak, luzatu zaiteze,
Errege ospetsua sartu dadin.
Nor da Errege ospetsu
hori?
Jaun indartsu eta ahaltsua, guduan Jaun ahaltsua.
Ateburuak, goratu
zaiteze,
aspaldiko ateak, luzatu zaiteze,
Errege ospetsua sartu dadin.
Nor da Errege ospetsu
hori?
gudari-taldeen Jauna da, Bera da Errege ospetsua.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Eskuak errugabe eta bihotza garbi dituanak igongo
dau Jaunaren mendira.
2 Ant. Emon gorespen zuen egintzetan mendeetako erregeari.
Kantika: Tb 13, 1-10
Bedeinkatua
Jainkoa, beti bizi dana,
Berak emoten dau zigorra, Berak errukia, †
lurpera sartzen eta handik ataratzen,
Haren eskutik ez dau inork ihes egiten.
Ospatu eizue Jauna,
israeldarrok, atzerrien aurrean,
Harek banatu gaitu-ta hareen artean.
Erakutsi han, Ha zein handi dan,
emon Hari gorespenak, bizidun guztien aurrean:
Bera da-ta gure Jaun eta Jainko,
Bera gure Aita betiko.
Jotzen gaitu gure
okerkeriekaitik,
baina batuko zaitue barriz, errukiturik,
sakabanatuta zabilzen atzerrietatik.
Bihotz eta gogo osoz
Harengana bihurtzen bazarie,
harekin leial jokatzeko,
orduan bihurtuko jatzue,
eta ez deutsue aurpegirik ezkutatuko.
Harek zer egin
deutsuen gogoratu eizue,
aho betez ospatu eizue.
Emon goraldi Jaun zintzoari,
emon gorespen mendeetako erregeari.
Ospatzen dot nik,
buztarpean nauken herrian,
erakusten deutsat herri pekatariari,
zein ahaltsu dan eta zein handi.
Bihurtu zaiteze,
pekatariok!
Egizue Haren aurrean zuzen dana!
Errukitu daiteke, agian, baleuko zuentzat errukia.
Nire Jainko eta zeruko
erregeari
emongo deutsadaz gorespenak,
nire barrua poztuazoko dau Haren handitasunak.
Bedeinkatu eiue Jauna,
Haren aukeratuak,
abestu Jerusalemen Haren goralpenak.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Emon
gorespen zuen egintzetan mendeetako erregeari.
3 Ant. Zuzenak diranei dagokie Jauna gorestea.
32. salmoa
Poztu zaiteze
zintzoak Jaunagan,
zuzenak diranei dagokie Ha gorestea.
Ospatu eizue Jauna
kitaraz,
egiozue soinu hamar hariko salteriz.
Kanta eiozue kantu barri turutaz ondo abestu.
Zuzena da-eta Jaunaren
hitza,
leiala Harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
Hren graziaz lurra dago bete.
Jaunaren hitzak egin
ditu zeruak,
Haren aho-arnasak izar mordoak.
Zahagian lez batu ditu itsas-urak,
askan lez daukaz olatuak.
Lur osoak Jaunari
bildur izan beio,
bildur Hari lurbiran bizi diran guztiek.
Harek esanik eginak dira-ta,
Harek agindurik izan ere dira-ta.
Atzerrien asmoak
Jaunak ditu huts izten,
herrien erabagiak huts bihurtzen.
Jaunaren asmoek badiraute betieran,
Haren barruko erabagiek gizaldi guztietan.
Bai dohatsu, Jauna
Jainko dauan jentea,
bere oinorde aukeratu dauan herria.
Begira dago Jauna zerutik,
ikusten dauz gizaki guztiak.
Bere egoitzatik
begiratzen deutse,
lurrean bizi diran guztiei.
Hareen bihotzak bere eskuz egin ditu,
hareen egintza danak ezagutzen ditu.
Erregek ez dau
gudari-taldez garaitzen,
gudariak ez dau bere indar handiz ondo urtetzen.
Gudua irabazteko hutsa da zaldia,
ez dau inor salbatuko bere indar handiaz.
Hara, Jaunaren begiak
bildur deutsoenengana,
Haren maitasuna itxaroten dabenengana;
hareek heriotzatik atarako ditu-ta,
eta gosetean asetuko.
Gure bihotza Jaunaren
zain dogu,
lagun eta babes Bera dogu-ta.
Harengan pozten jaku barrua,
Haren izen santuagan dogu itxaropena.
Betor gugana, Jauna,
zure maitasuna,
Zugan dogu-ta gure uste ona.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zuzenak diranei dagokie Jauna goreste
Za 12, 10-11a
Grazi-espiritua
eta otoitz-espiritua isuriko dot Dabiden etxe-ganera eta Jerusalemgo
bizilagunetara; begiak jasoko dabez Nigana, zulatu ninduen Honengana. Eta negar
egingo dabe, seme bakarragaitik egiten dan lez; negar samina egingo dabe, lehen-semeagaitik
egiten dan langoa. Egun haretan negar-hots handia izango da Jerusalemen.
R/. Berak
atarako nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened. ant. Gizonaren Semea jaso daizuenean, orduan jakingo dozue Ni banazela
—dino Jaunak—.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gizonaren
Semea jaso daizuenean, orduan jakingo dozue Ni banazela —dino Jaunak—.
Eskariak
Bedeinkatu daigun,
salbazino-sasoi hau samurtasunez opa deuskun gure Salbatzailea, eta egin
deiogun otoitz, esanez:
Kristo, arimen ogi eta sendagai: sendotu gaizuz.
—Egizu, Jauna,
Eukaristi-mahaian asetu ondoren, * Pazko-opariaren frutuetan
bete-betean izan daigula parte.
—Emoiguzu, zure hitza
bihotz on eta zabalean gordetzea, * iraupenean uzta emon daigun.
—Egizu, zure laguntzaile
leialak izan gaitezala, mundu honetan zuzentasun gehiago sortzeko, * zure
Eleizearen bitartez, errezago zabaldu dadin bakearen barria.
—Pekatari gara, Jauna,
pekatari: * urratu eizu gure pekatua zure grazia salbagarriaz.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian)
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Emoiguzu, arren, Jauna, beti
zure zerbitzuan irautea; zure zerbitzari dan herria, egunetik egunera handiagoa
eta santuagoa izan dadin. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu
Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala
Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.