HAUTSAREN OSTEKO
Eguena
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
Salterioa
1 Ant. Entzunazo niri goizean, Jauna, zure maitasuna.
142 Salmoa
Entzun, Jauna, nire otoitza,
hartu eizu nire eskaria zure leialtasunez,
entzun naizu zure zuzentasunez.
Ez deitu morroi hau auzirako,
ez
dago-ta gizon zintzorik zure aurrean.
Etsaia nire atzetik dabil,
lur-jorik itzi dau nire bizia,
ilunpetan ipini nau, aspaldi hilen antzera.
Barruko kemena makaldu jat,
bihotza barruan dardaratu jat.
Behinolako egunak ditut
gogoan,
zure lan guztiak hausnartzen dihardut,
zure esku-lanak gogoemoten dihardut.
Nire eskuok Zeugana zabaltzen dira,
nire gogo hau, lur elkor, Zutaz egarri da.
Entzun laster ni, Jauna,
joana dot-eta arnasa.
Ez ezkutatu niri zure aurpegia,
izan ez nadin herio-lezara jausiak lez.
Entzunazo niri goizean zure
maitasuna,
Zeugan dot-eta itxaropena.
Adierazo eidazu hartu behar dodan bidea,
Zeugana dot-eta jasoa bihotza.
Atara naizu, Jauna, etsaien
menpetik,
Zeugana nator-eta igesi.
Zuk nahia egiten erakutsi eidazu,
nire Jainkoa Zeu zaitut-eta.
Zure arnasea ona da,
zabaldira atara naiala.
Zure izenagaitik, Jauna, nire
bizia zaindu,
zure zuzentasunez larrialditik atara naizu.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Entzunazo niri goizean, Jauna, zure maitasuna.
2 Ant. Ibaia bezela ixuriko dau Jaunak bakea Jerusalemen ganera.
Kantika: Is 66, 10-14a
Poztu zaiteze Jerusalemegaz,
maite dozuen guztiok, egin jai haregaz;
alaitu eta poztu haregaz,
dolu egin zenduenak haregaitik.
Asetzeraino edoskiko dozue-ta haren bularren gozoa,
atseginez xurgatuko, haren bularren oparoa.
Holantxe egin dau berba
Jaunak:
ibaia lez isuriko dot haren ganera bakea,
eta ganezka doan ibaia lez, herrien ondasuna.
Haren umeak besoetan eroango
dabez,
belaunetan maiteki hartuko dabez.
Amak bere umea gozatzen dauan lez,
halantxe zaituet Nik gozatuko,
eta zuen gozamena Jerusalemen dozue izango.
Poztuko da zuen bihotza hori
ikustean,
loratuko dira zuen hazurrak bedartza baten
antzean.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ibaia bezela ixuriko dau Jaunak bakea Jerusalemen ganera.
3 Ant. Gozoa da, gure Jainkoari dagokion gorespena emotea.
146 Salmoa
Goretsi eizue Jauna,
ona da-ta gure Jainkoari eresi egitea,
gozoa, Hari dagokion gorespena emotea.
Jerusalem Jaunak eraikitzen
dau,
Israeldik banatuak batzen ditu.
Bihotz-urratuak Berak osatzen,
eta hareen zauriak lotzen.
Izarrak bat-banaka ditu
zenbatzen,
bakotxa bere izenez izendatzen.
Handi da gure Jainkoa, indarrez indartsu,
Harek dakienak neurririk ez dau.
Jaunak umilak altxatzen ditu,
gaiztoak lurrera jaurtitzen ditu.
Kantatu eiozue eskerrak
emonez Jaunari,
kitaraz egin eresi gure Jainkoari.
Berak estaltzen dau-ta hodeiez ortzia,
emoten deutso lurrari euria.
Harek larrea ataratzen dau
mendietan,
gizakiarentzako landarea.
Berak emoten deutse jana abereei,
eske jagokozan belakumeei.
Ez dau aintzat hartzen
zaldiaren indarra,
ez dau gogoko giza-belaunaren azkarra.
Gogoko ditu Jaunak bildur deutsoenak,
Haren ontasunean itxaron dabenak.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gozoa da, gure Jainkoari dagokion gorespena emotea.
Ik 1 Erg 8, 51-53a
Zure herri eta ondare gara, Jauna; egon beitez edegita zure
begiak zure morroi honen arrenetara, eta zure herri Israelen otoitzetara,
egiten deutsuzan eskariak entzun daizuzan. Zeuk berezi gaituzu-ta lurreko herri
guztien artetik, zeure ondare izateko.
R/. Berak atarako nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened. ant. Nigaz etorri gura dauanak, egin
beio uko bere buruari, hartu bei bere kurutzea, eta jarraitu beist.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nigaz etorri gura dauanak, egin beio uko bere buruari, hartu bei bere kurutzea, eta jarraitu beist.
Eskariak
Ospatu daigun Jainkoaren onginahia, Kristogan agertu euskun-eta bere aita-bihotza, eta eskatu deiogun uste osoz:
Gogoratu, Jauna, zeure seme-alabak garala.
—Egizu, Eleizearen misterioa sakonago aditu daigula, * bera izan dadin guretzat eta guztiontzat salbamen-sakramentu eraginkorra.
—Gizakia maite dozun Horrek, egizu gizadiaren aurrerapenari eragin deiogula, * eta danetan bilatu daigula Zure erregetza.
—Egizu, gure egarrian, beti jo daigula Kristogana, * Bera eskeini jakun-eta biziaren iturri.
—Parkatu gure gaiztakeria, * eta zuzendu gure oinak, zuzentasun eta leialtasun-bidean.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian).
Jesusi esker, Jainkoaren seme-alaba eginak izan gara; horregaitik, bildur barik esan daigun:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, zure grazia izan daigula eragile eta lagun gure egintzetan; gure lanak Zeu izan zaizan bere iturri eta Zeu helburu. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala
Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren
bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.