GARIZUMAKO LAUGARREN EGUENA
GORESPENAK
Agurra
V/.
Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
1 Ant. Entzunazo niri goizean, Jauna, zure maitasuna.
142 Salmoa
Entzun, Jauna, nire otoitza,
hartu eizu nire eskaria zure leialtasunez,
entzun naizu zure zuzentasunez.
Ez deitu morroi hau auzirako,
ez dago-ta gizon zintzorik zure aurrean.
Etsaia nire atzetik dabil,
lur-jorik itzi dau nire bizia,
ilunpetan ipini nau, aspaldi hilen antzera.
Barruko kemena makaldu jat,
bihotza barruan dardaratu jat.
Behinolako egunak ditut gogoan,
zure lan guztiak hausnartzen dihardut,
zure esku-lanak gogoemoten dihardut.
Nire eskuok Zeugana zabaltzen dira,
nire gogo hau, lur elkor, Zutaz egarri da.
Entzun laster ni, Jauna,
joana dot-eta arnasa.
Ez ezkutatu niri zure aurpegia,
izan ez nadin herio-lezara jausiak lez.
Entzunazo niri goizean zure maitasuna,
Zeugan dot-eta itxaropena.
Adierazo eidazu hartu behar dodan bidea,
Zeugana dot-eta jasoa bihotza.
Atara naizu, Jauna, etsaien menpetik,
Zeugana nator-eta igesi.
Zuk nahia egiten erakutsi eidazu,
nere Jainkoa Zeu zaitut-eta.
Zure arnasea ona da,
zabaldira atara naiala.
Zure izenagaitik, Jauna, nire bizia zaindu,
zure zuzentasunez larrialditik atara naizu.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Entzunazo niri goizean, Jauna, zure maitasuna.
2 Ant. Ibaia bezela ixuriko dau Jaunak bakea Jerusalemen ganera.
Kantika: Is 66, 10-14a
Poztu zaiteze Jerusalemegaz,
maite dozuen guztiok, egin jai haregaz;
alaitu eta poztu haregaz,
dolu egin zenduenak haregaitik.
Asetzeraino edoskiko dozue-ta haren bularren gozoa,
atseginez xurgatuko, haren bularren oparoa.
Holantxe egin dau berba Jaunak:
ibaia lez isuriko dot haren ganera bakea,
eta ganezka doan ibaia lez, herrien ondasuna.
Haren umeak besoetan eroango dabez,
belaunetan maiteki hartuko dabez.
Amak bere umea gozatzen dauan lez,
halantxe zaituet Nik gozatuko,
eta zuen gozamena Jerusalemen dozue izango.
Poztuko da zuen bihotza hori ikustean,
loratuko dira zuen hazurrak bedartza baten antzean.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ibaia bezela ixuriko dau Jaunak bakea Jerusalemen ganera.
3 Ant. Gozoa da, gure Jainkoari dagokion gorespena emotea.
146 Salmoa
Goretsi eizue Jauna,
ona da-ta gure Jainkoari eresi egitea,
gozoa, Hari dagokion gorespena emotea.
Jerusalem Jaunak eraikitzen dau,
Israeldik banatuak batzen ditu.
Bihotz-urratuak Berak osatzen,
eta hareen zauriak lotzen.
Izarrak bat-banaka ditu zenbatzen,
bakotxa bere izenez izendatzen.
Handi da gure Jainkoa, indarrez indartsu,
Harek dakienak neurririk ez dau.
Jaunak umilak altxatzen ditu,
gaiztoak lurrera jaurtitzen ditu.
Kantatu eiozue eskerrak emonez Jaunari,
kitaraz egin eresi gure Jainkoari.
Berak estaltzen dau-ta hodeiez ortzia,
emoten deutso lurrari euria.
Harek larrea ataratzen dau mendietan,
gizakiarentzako landarea.
Berak emoten deutse jana abereei,
eske jagokozan belakumeei.
Ez dau aintzat hartzen zaldiaren indarra,
ez dau gogoko giza-belaunaren azkarra.
Gogoko ditu Jaunak bildur deutsoenak,
Haren ontasunean itxaron dabenak.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gozoa da, gure Jainkoari dagokion gorespena emotea.
Ik 1 Erg 8, 51-53a
Zure herri eta
ondare gara, Jauna; begoz edegirik zure begiak zure morroi honen arrenetara,
eta zure herri lsraelen otoitzetara, egiten deutsuzan eskariak entzun daizuzan.
Zeuk bereiztu gaituzu-ta lurreko herri guztien artetik, zeure ondare izateko.
R/. Berak atarako nau * ehiztarien
saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened.
ant. Nik ez dot inongo gizonen autormen beharrik; zuek salbau zaitezen dinotsuet hori —dino Jaunak—.
Ant. Nik ez dot inongo gizonen autormen beharrik; zuek salbau zaitezen dinotsuet hori —dino Jaunak—.
Eskariak
Ospatu daigun Jainkoaren onginahia, Kristogan agertu jakun-eta
bere aita-bihotza, eta eskatu deiogun uste osoz:
Oroitu zaitez, Jauna, zeure seme-alaba garala.
—Egizu, Eleizearen
misterioa sakonago aditu daigula, * bera izan dadin guretzat eta guztiontzat
salbamen-sakramentu eraginkorra.
—Gizakia maite
dozun Horrek, egizu gizadiaren aurrerapenari eragin deiogula, * eta danean
bilatu daigula zeure erregetza.
—Egizu, gure
egarrian, beti Kristogana jo daigula, * Bera eskeini jakun-eta biziaren
iturri.
—Parkatu gure
gaiztakeria, * eta zuzendu gure oinak, zuzentasun eta
leialtasun-bidean.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan
daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jauna, zure bihotz onari apaltasunez egiten deutsagu otoitz; egizu, penitentziak garbiturik eta egintza onek lagundurik, zure aginduetan leial iraun daigula beti, Pazko jaietarako garbi eta zintzo prestau gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.