GARIZUMAKO LAUGARREN BARIKUA
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
1 Ant. Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan, arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
50 Salmoa
Erruki zakidaz, Jainko, dozun maitasun handiaz,
suntsitu eizu nire makurra zure amaigabeko errukiaz.
Garbitu naizu zehatz nire hobenetik,
ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.
Nire bihurrikeria ezagutzen dot-eta,
nire hobena beti dot-eta begien aurrean.
Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez,
zure begietan oker dana egin dot nik.
Zuzen agertuko zara auzian,
zintzo zure epaian.
Hobendun sortua naz izan ere,
pekatuan ninduan amak erne.
Zuri, ostera, bihotz leiala atsegin jatzu,
bihotz-munean zuhurtasuna irakasten deustazu.
Busti naizu isipuz, eta garbi geldituko naz,
ikuzi naizu, eta edurra baino zuriago geldituko naz.
Entzunazo poza ta atsegina niri;
xehatu dozuzan hazurrok egin beie jauzi.
Aurpegi hori nire hobenetatik alderatu eizu,
nire makurkeria guztiak suntsitu eizuz.
Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan,
arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
Ez naizu urrundu zure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri.
Zure salbamenaren poza bihurtu eidazu,
zure arnasa zabalez sendotu naizu.
Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
Zeugana bihurtuko dira pekatariak.
Atara ni odol-zigorpetik, Jainko,
Jainko, ene salbatzaile;
eta nire ezpanek zure zuzentasuna
pozetan zabalduko dabe.
Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.
Ez jatzu-ta atsegin oparirik,
erre-opariak ez zeunkez hartuko, nik emonik.
Nire oparia, Jainko, bihotz damutua:
ez dozu arbuiatuko, Jainko,
bihotz damutu eta umildua.
Agertu zaitez, Jauna, onbera Sionekin,
Jerusalemgo harresiak egin eizuz barri.
Orduan onartuko dozuz
legezko opari, emari eta erre-opariak;
orduan izango dira zekorrak zure altaran eskeiniak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan, arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
2 Ant. Poztu eta alaitu zaitez, Jerusalem, zeugan alkartuko dira-ta herri guztiak.
Kantika: Tob 13, 10-15. 17-19
Bedeinkatu eizue Jauna, Haren aukeratuak,
abestu Jerusalemen Haren goralpenak.
Jerusalem, Jainkoaren uri,
zigortu zaitu Jaunak zure seme-alaben eginakaitik,
baina herri zintzoarentzat izango dau barriro erruki.
Goretsi eizue Jauna, dagokionez,
eta bedeinkatu gizaldietako erregea,
barriz ere pozez, zeugan eregi dadin Haren jauretxea;
atxilotu guztiak zeugan alaitu daizan,
dohakabe guztiak, gizaldiz gizaldi, zeugan maitatu daizan.
Argi bizi batek argituko ditu lurreko bazter guztiak;
herri asko etorriko jatzuz urrundik;
lurreko bazter guztietatik etorriko dira
zure izen santuaren bizilekura,
zeruko erregeari esku-erakutsiak ekartzera.
Gizaldiz gizaldi pozetan egongo dira zugan,
uri hautatuaren izenak iraungo dau betieran.
Poztu eta alaitu zaitez zintzoen seme-alabakaitik,
danak batuko dira-ta zeugan,
eta bedeinkatuko dabe gizaldien Jauna.
Dohatsu, zu maitatzen zaituenak,
dohatsu, zure bakeaz poztutzen diranak.
Ene arima, bedeinkatu eizu Jauna, errege handia,
Jerusalem berreregia izango da-ta,
gizaldi guztietarako Haren bizilekua.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Poztu eta alaitu zaitez, Jerusalem, zeugan alkartuko dira-ta herri guztiak.
3 Ant. Sion, goretsi eizu zure Jainkoa, bere mintzoa bialtzen dau-ta lurrera.
147 Salmoa
Jerusalem, ospatu eizu Jauna,
Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak indartu ditu-ta,
zure seme-alabak zeure barruan bedeinkatu ditu.
Zure mugetan bakea ezarri dau-ta,
gari-maminez asetu zaitu.
Bialtzen dau lurrera bere berbaldia,
eta Haren berbea bizkor eta arin doa.
Emoten dau edurra artulea lez,
zabaltzen dau aintziarra hautsa lez.
Ogi-apurraren antzera jaurtitzen dau bere izotza:
Nork jasan daike haren hotza?
Bialtzen dau bere hitza, eta harekin urtu egiten dira,
bere haizeari eraginez urak isurika doaz.
Iragarri deutso bere hitza Jakobi,
bere erabagi eta aginduak Israeli.
Ez deutso egin holakorik beste herriri,
bere aginduak ez deutsoz agertu beste inori.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Sion, goretsi eizu zure Jainkoa, bere mintzoa bialtzen dau-ta lurrera.
Is 53, 11b-12
Jasan dauanaren
bidez, nire zerbitzariak zuzentasuna emongo deutso askori, hareen hutsegiteak
bere gain hartuz. Horregatik jendetzak emongo deutsadaz Nik bere parte,
giza-taldeak izango ditu harrapakin; heriotzara emon eban-eta bere burua, eta
pekataritzat hartu eben-eta. Bere gain hartu zituan askoren hutsegiteak, eta
bitarteko izan zan pekatarientzat.
R/. Berak atarako nau * ehiztarien
saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened.
ant. Ezagutzen nozue Ni, eta nongoa nazan ere badakizue. Ni ez naz baina neurez etorri, neure Aita bialduta nator —dino Jaunak—.
Ant. Ezagutzen nozue Ni, eta nongoa nazan ere badakizue. Ni ez naz baina neurez etorri, neure Aita bialduta nator —dino Jaunak—.
Eskariak
Egin deiogun otoitz, bere heriotzaren eta
piztueraren bitartez erosi gaituan Kristo Salbatzaileari, esanez:
Jauna, erruki zakiguz.
—Jerusalemera
igon zenduan, Jauna, nekaldia jasanik, aintzan sartzeko: * eroaizu zure
Eleizea betiko Pazkora.
—Kurutzean
josirik, lantzaz zulatua izan zinan Horrek, * osatu eizuz gure zauriak.
—Zure kurutzea
bizi-zugatz bihurtu zenduan Jaun Horrek, * emoiezuz haren frutuak Bateoan
berbiztutakoei.
—Kurutzetik zintzilik zengozala, lapur damutuari parkatu zeuntsan Jaun Horrek, * parkatu guri, pekatarioi.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan
daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jauna, laguntza egokiak prestau dozuz gure makaltasunarentzat; egizu, pozik hartu daigula eta besteen artean ere zabaldu Zuk emoten deuskuzun salbamena. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.