Garizumako Lehenengo Zapatua
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun,
ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari
eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
1 Ant. Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera.
118 Salmoa
Entzun naizu,
Jauna: bihotz guztiaz dihardut-eta oihuka,
beteko ditut Zuk jarriak.
Oihuka nagokizu, salbau naizu,
Gordeko ditut Zuk iragarriak.
Egun-sentirako
banator zure laguntza eskatzera,
zeure hitzetan dot itxaropidea.
Gau-aldiei aurrea hartu deutse nire
begiak,
zure esanak gogoan erabiliz.
Entzun, Jauna, zure onginahiez nire oihua,
emoidazu bizia zure erabagien
arabera.
Txarkeriaz eraso deustenak hurrean
dira,
zure legetik urrun dira.
Hurrean zaukadaz, Jauna,
leial dira zure agindu danak.
Aspaldi da, Zuk iragarriei igarri
deutsedala,
Zuk betiko jarriak dirala.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egunsentirako banator zure laguntza eskatzera.
2 Ant. Jauna da nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbazino.
Kantika: Ur 15, 1b-4a. 8-13- 17-18
Kanta deiogun
Jaunari garai-garai dalako,
zaldi eta zaldun itsasora jaurti
ditualako.
Jauna da-ta nire indar eta kemen,
Bera izan da nire salbazino.
Hauxe dot nire Jainkoa, zabal dot aitatuko,
gurasoen Aita, Bera nik goratuko.
Gudari da Jauna,
Jauna dau Harek izena.
Faraon-en gurdi eta gudariak
itsasoan murgildu dauz guztiak.
Zure sudur-haizez urak metatu dira,
ur-joanak pilatu dira,
ur-lezak itsas-bihotzean mamindu
dira.
«Atzetik noa —esan eban etsaiak—, hari eskua jartzera,
harrapakinak banatuko dodaz,
asetuko da nire barrua;
erantziko dot nire ezpatea,
nire eskua hareen jabe egingo da».
Putz egin dozu zure
haizez, estali ditu itsasoak,
murgildu dira berunaren eran ur
handietan.
Zein jainko Zu hainakorik, Jauna?
Nor Zu haina? Santu garai zara-ta,
egitez ikaragarria, mirarigilea.
Luzatu dozu zure eskua:
iruntsi ditu lurrak.
Maitasunez ekarri dozu zure egoitza santura
erosi dozun herria:
zure indarrez da ekarria.
Sartu dozuz eta landatu Zu jabe zaituen mendian,
Zuk, Jauna, bizi izateko prestau
dozun tokian,
zure eskuek, Jauna, eregi eben
jauretxean.
Jauna dogu errege, betirik eta
betiko.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna da nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbazino.
3 Ant. Goretsi eizue Jauna atzerri guztiak †
116 Salmoa
Goretsi eizue
Jauna, atzerri guztiak,
† goraldu eizue, herri guztiak.
Sendotu daualako gugan bere
maitasuna,
eta beti-betiko dago Haren
leialtasuna.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Goretsi eizue Jauna atzerri guztiak.
Jr 7, 1-4
Jaunaren hitza etorri jakon Jeremiasi: Egon Jaunaren etxeko atean, iragarri hantxe hitz hau, eta esan: Entzun, Juda, Jaunaren hitza; entzun, Jauna gurtzera ate honetatik sartzen zarienok. Holan dino gudari-taldeen Jaunak, Israelgo Jainkoak: Zuzendu eizuez zuen bideak eta egintzak, eta zeuekin biziko naz lur honetan. Ez izan usterik guzur-hitzetan, esanez: Jaunaren etxea da, Jaunaren etxea, Jaunaren etxea!
R/. Berak atarako nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened. ant. Egin otoitz erasotzen deutsuenen alde; zeruetan dagoan zuen Aitaren seme-alaba izan zaitezen —dino Jaunak—.
Bedeinkatua Jauna,
Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea
emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbazinoa gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse
gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien
eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango
zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango
zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari
salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren
errai errukitsuakaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean
dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egin otoitz erasotzen deutsuenen alde; zeruetan dagoan zuen Aitaren seme-alaba izan zaitezen —dino Jaunak—.
Eskariak
Goretsi daigun Jesu Kristo Jauna, gizon-emakumeei izate barri bat emoteko Bateoa ezarri ebana, eta bere gorputzaren eta hitzaren mahaia jarri euskuna. Berari otoitz deiogun, esanez:
Barritu gaizuz, Jauna, zeure graziaz.
—Jesus otzan eta apal Horrek, emoiguzuz samurtasuna eta apaltasuna, * guztientzat eroankor izan gaitezan.
—Erakutsi eiguzu, behartsu eta nahigabetuen lagun-urko izaten, * samariar ona zaran Horren antzeko izan gaitezan.
—Zure Ama Birjina dohatsuak egin bei otoitz euren birjintasuna Zuri eskeinitakoen alde, * euren eskeintza Eleizearen aurrean, gero ta zintzoago begiratu daien.
—Emoiguzu zure errukiaren mesedea, * eta askatu gaizuz pekatu eta zigor guztitik.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Aita betiraunekoa, bihurtu eizuz Zugana gure bihotzak, gauza guztien ganetik Zeu bilatu zaiguzan eta lagun-hurkoari on eginez zure zerbitzari zintzo izan gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu
gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.