GARIZUMAKO BOSTGARREN EGUAZTENA
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun,
ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta
Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
1 Ant. Jauna, zeure argian ikusten
dogu argia.
35. salmoa
Gaiztakeria
jabilko berbaz gaiztoari bihotzean,
ez dau Jainko-bildurrik begi-aurrean.
Bere burua dau zuritzen,
errurik ez dau beragan aurkitzen, ez
gorrotatzen.
Okerkeriak eta
azpikeriak urteten deutsoe ahotik,
galdu dau zentzua, ez dau egiten
onik.
Okerkeria dau ohean hausnartzen,
on ez dan bidean sendo dago,
ez dau gatxik aldenduazoten.
Jauna, zure maitasuna
zeruraino,
zure leialtasuna hodeietaraino.
Zure zuzentasuna mendirik handienak
haina,
zure erabagiak itsaso sakona:
gizaki eta abere Zeuk salbatzen
dituzu, Jauna.
Bai eder, Jainko, zure
maitasuna!
Giza-seme-alabak zeure hegalpera
batzen dira.
Zure etxeko guritasunez asetzen
dituzu,
zure atseginen ibaitik edanazoten
deutsezu.
Zeugan daukazu-eta bizi-iturria,
eta zure argitan ikusten dogu argia.
Luzatu zure grazia
ezagutzen zaituenei,
zure zuzentasuna, bihotz zuzenekoei.
Ez naiala zapaldu gizon harroen
oinak,
ez naiala jaurti gaiztoaren eskuak.
Hara, gaizkileek
lur-jo dabe,
jausi eta zutundu ezinik dagoz.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna, zeure argian ikusten dogu argia.
2 Ant.
Handia zara, Jauna, eta ospetsua, ahaltsu harrigarria.
Kantika: Jdt 16, 2-3. 15-19
Goretsi eizue
nire Jauna atabalarekin,
abestu Jaunari kitararekin;
eresi eta gorespen eiozue,
Haren izena deitu eta goratu eizue.
Jainko guda-hausle da Jauna, Jauna da
Haren izena.
Kantu barri bat
kantatuko deutsat nire Jainkoari:
handia zara, Jauna, eta ospetsua,
ahaltsu harrigarria ta ezin-garaitua.
Zure mirabe izan
beitez sorkari guztiak,
Zuk esanik eginak dira-eta.
Zuk arnasea bialdu eta sortu egin
zenduzan,
zure hitzari atzera eragingo
deutsonik ez da inon ezer.
Mendiak oinarritik
mugitzen dira urekin,
harkatxak ezkoa lez urtzen dira Zu
ikustearekin;
baina bildur deutsuenentzat,
aldeko zara hareentzat.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Handia
zara, Jauna, eta ospetsua, ahaltsu harrigarria.
3 Ant. Jainkoari irrintzi eiozue.
46. salmoa
Herri guztiok,
txalo jo eizue,
Jainkoari irrintzi eiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege handi.
Herriak deuskuz guri
menperatu, giza-endak oinperatu.
Aukeratu dau guretzat ondarea:
maite dauan Jakobentzat aintza-bidea.
Oihu alaien artean
igon dau Jainkoak,
turuta-soinuz Jaunak.
Eresi Jainkoari,
eresi, eresi gure erregeri, eresi.
Jainkoa da-ta lurbira osoan errege,
eiozue jator goratzarre.
Jainkoa errege da
atzerrietan,
jesarrita dago Jainkoa bere aurki
santuan.
Herrietako buruzagiak
batu dira,
Abrahamen Jainkoaren herriagana;
lurreko handikiak Jainkoarenak dira,
hain dago-ta garai Bera.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoari irrintzi eiozue.
Is 50, 5-7
Jaungoiko
Jaunak belarria edegi deust, eta nik ez deutsat gogorrik egin; ez dot atzeraka
egin. Bizkarra ipini deutset, jotzen ninduenei; masaila, bizarretik tiraka ebilkidazanei.
Ez deutset aurpegia saihestu irainei eta txistuei, Nire Jauna neban laguntzaile;
horregatik ez nintzan lotsatu; horregatik ipini neban aurpegia, harri gogor lez;
eta badakit ez nazala lotsagarri geratuko.
R/. Berak atarako
nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened. ant. Nire berban irauten badozue, egiaz neure ikasle izango zarie —dino
Jaunak—; ezagutu dozue egia, eta egiak zeuen buruaren jabe egingo zaitue.
Bedeinkatua Jauna,
Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea
emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbazinoa gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse
gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik
gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango
zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango
zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari
salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai
errukitsuakaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean
dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nire berban irauten badozue,
egiaz neure ikasle izango zarie —dino Jaunak—; ezagutu dozue egia, eta egiak zeuen
buruaren jabe egingo zaitue.
ESKARIAK
Bedeinkatua
gure Salbatzailea, Beragan gizon-emakumeak barritzen dauzana, horrela zaharra
laga eta guztia barritua gelditu dadin. Horregatik, uste osoz esango deutsagu:
Barritu gaizuz, Jauna, zeure Espirituan.
—Zeru barri bat
eta lur barri bat agindu deuskuzuzan Jauna, barritu gaizuz beti zeure
Espirituaz, * zeruko Jerusalemen gozatu zaiguzan.
—Zugaz batera,
Jauna, ahalegindu gaitezala, mundu hau zeure Espirituaz asetzen, * holan
seguruago jadetsi daian munduak bere helburua zuzentasunean, maitasunean eta
bakean.
—Egizu, Jauna,
zigortu daiguzala gure zabarkeriak eta itzikeriak, * atsegin hartu daigun.
—Atara gaizuz gatxetik, * eta bide zuzena iluntzen daben lilura txoroetatik zaindu gaizuz.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko guztiz
errukitsu, argitu eizuz, penitentziak santutu dauzan zure seme-alaben bihotzak;
eta zure zerbitzurako gogoa emoten deuskuzunez, entzun bihotz onez gure
otoitzak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu
Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren
bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.