GARIZUMAKO II. ASTELEHENA
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
SALMOAK
1 Ant. Noiz joango ete naz Jainkoaren aurpegia ikustera?
41 Salmoa
Basahuntza iturrien irrika lez,
halantxe daukat, Jainko, gogoa irrika Zeugana.
Nire gogoa Jainkoaz, Jainko biziaz, da egarri,
noiz joango ete naz Jainkoaren aurpegia ikustera.
Gau ta egun, negar-malkoak ditut ogi,
egunero jabiltaz: «Non dok hire Jainko hori?»
Urtutzen jat barruan gogoa hau oroituz:
zelan joaten nintzan Jainkoaren etxera,
irrintzika ta goraka, jendetzaren aurrean,
jaitarrekin batera.
Zergaitik zagoz, ene arima, lur-jorik?
Zergaitik, egon-ezinik?
Itxaron Jainkoagan, barriro ere Bera dot-eta goretsiko,
nire aurpegiaren salbazino eta nire Jainko.
Atsekabez daukat bihotza,
eta gogoan zaitut Jordan-lurretik,
Hermondik eta Misar-menditik.
Lezak lezeari deadar zure ur-jauzien durunduan,
zure olatu eta ur-tontorrak nire ganetik igaro dira.
Egunez bialduko deust Jaunak bere grazia,
eta gauez egingo deutsat eresi,
otoitz egingo, bizi nauan Jainkoari.
Hauxe esango deutsat Jainkoari:
«Ene Harkatx, zergaitik naukazu ahazturik?
Zergaitik nabil goibel, etsaiak zapaltzen nauala?
Hazurrak xehatzen jataz, etsaiek isekatzen nabenean,
«Non dok hire Jainko hori?» egunero niri esatean.
Zergaitik zagoz, ene arima, lur-jorik?
Zergatik, egon-ezinik?
Itxaron Jainkoagan, barriro ere Bera dot-eta goretsiko,
nire aurpegiaren salbazino eta nire Jainko.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Noiz joango ete naz Jainkoaren aurpegia ikustera?
2 Ant. Agertu eiguzu, Jauna, zure aintza ta zure errukia.
Kantika: Sir 36, 1-7. 13-16
Gauza guztien Jainko, salbau gaizuz;
atzerri guztietan Zeuganako bildurra sartu eizu.
jaso zure eskua beste herrien aurka,
ikusi daien zure ahalmena.
Gu zigortuz, santu agertu zara-ta hareen aurrean,
holan, hareek zigortuz, agertu zaitez handi gure aurrean.
Jakin daien, Jauna, geuk dakigun lez,
Zeu beste jainkorik ez dala.
Barritu eizuz mirariak, barriztau harrigarriak,
zure esku eta besoari emoiezu ospea.
Batu eizuz Jakoben leinu guztiak,
behinola lez emoiezu euren ondarea.
Erruki zakioz, Jauna, zure izena daroan herriari,
zure lehen-semetzat hartu dozun Israeli.
Erruki zakioz zure uri santuari,
Jerusalemi, zure bizilekuari.
Bete eizu Sion zure handitasunez,
eta zure jauretxea zure edertasunez.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Agertu eiguzu, Jauna, zure aintza ta zure errukia.
3 Ant. Bedeinkatua Zu, Jauna, zeru urdinean.
18 Salmoa
Ortziak Jainkoaren ospea dau zabaltzen,
zeru urdinak Haren esku-lana iragartzen.
Bialtzen deutso hitza egunak egunari,
barri emoten gauak gauari.
Ez da hitzik, ez berbetarik,
ez da hotsik, entzun daitekeanik:
Lur guztira zabaltzen da hareen hotsa,
lurbiraren mugaraino hareen berbetea.
Han ipini deutso eguzkiari egoitza,
urteten dau, senarrak bere gelatik lez;
pozik doa gizon indartsu antzera,
bere ibil-bidea egitera.
Zeru-bazterretik urteten dau,
eta beste bazterreraino haren txangoa,
inork ezin daike hutsegin haren beroa.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bedeinkatua Zu, Jauna, zeru urdinean.
Ur 19, 4-6a
Ikusi dozue egiptoarrei egin deutsedana, eta zuek arrano-hegoetan
eroan zaituedala, eta Neugana erakarri. Orain, beraz, benetan entzuten badozue
nire hitza, eta nire ituna gordetzen, zeuek izango zarie nire ondasun berezia, herri
guztien aurrean, neurea da-ta lur osoa; zuek, barriz, abade-herri eta herri
santu izango zarie Niretzat.
R/. Berak atarako nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened. ant. Izan zaiteze errukitsuak, zuen Aita errukitsua dan lez
—dino Jaunak—.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Izan zaiteze errukitsuak, zuen Aita errukitsua dan lez
—dino Jaunak—.
Eskariak
Bedeinkatu daigun Jaungoiko Aita, Garizumako egun honetan
gorespen-opari hau eskeintzeko bidea emon deuskulako, eta egin deiogun otoitz,
esanez:
Zeure hitzaz argitu gaizuz,
Jauna.
—Jainko guztiz ahaltsu eta errukior, emoiguzu otoitzerako eta penitentziarako
zaletasuna, * Zuganako eta lagunenganako maitasunean sutu gaitezan.
—Emoiguzu, Jauna, Zeugaz lan egitea, gauza guztiak Kristogan barriztatzen,
* ugaritu daitezan lurrean zuzentasuna eta bakea.
—Izaki bakotxaren nortasuna eta balioa agertu eiguzu, * guztiok
bat eginik, goratzarretan bedeinkatu zaiguzan.
—Parkatu eiguzu, Jauna, behartsuetan, gaixoetan eta aspergarri
jakuzanetan, Kristo ezagutu ez dugulako, * eta zure Semeari begirunerik izan
ez deutsagulako gure senideengan.
(… isil
unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian).
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jauna, gure arimen onerako, gorputzak
hezitzeko agintzen deuskuzu; emoiguzu, zure laguntza, pekatutik ihes egin daigun,
eta zure aginduak maitasunez bete daiguzan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren
bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta,
gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko
ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.