GARIZUMAKO BOSTGARREN DOMEKEA
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun,
ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta
Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
1 Ant. Zeu zaitut laguntzaile, ene Jainko.
62 Salmoa
Jainko, neure Jainko
zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zeure egarriz daukat gogoa,
zeure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur barik dirudi.
Egona nozu Zuri begira jauretxean,
zure ospea ta indarra ikusi-nahian.
Bizia baino hobea da-ta zure maitasuna,
ezpanok zure goralpena egingo dabe.
Goretsiko zaitut bizi nazan artean,
jasoko ditut eskuok zure izenean.
Gurinez eta maminez lez beteko jat gogoa,
ezpan-ikaraz goretsiko zaitu nire ahoak.
Zutaz oroitzen naz ohe-ganean,
Zeu gogoratzen zaitut gauean.
Zeu bihurtu zara-ta nire laguntzaile,
pozez oihu dagit zure hegoen gerizpean.
Nire gogoa Zuri itsatsia dago,
zure eskoiak eutsita nago.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zeu zaitut laguntzaile, ene Jainko.
2 Ant. Askatu gaizuz zure egintza harrigarrien bidez, eta atara gaizuz heriotzearen
menpetik.
Kantika: Dn 3, 57-88. 56
Jaunak egindako
guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Jaunaren aingeruak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruak, bedeinkatu eizue Jauna.
Zeru-gaineko ur guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren gudari guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Eguzki eta ilargi, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko izarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Euri ta ihintz guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
haize guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Su eta beroak, bedeinkatu eizue Jauna;
hotz eta hotz-min, bedeinkatu eizue Jauna.
Ihintz eta langar, bedeinkatu eizue Jauna;
izotz eta jelak, bedeinkatu eizue Jauna.
Aintziar eta edur, bedeinkatu eizue Jauna;
gauak eta egunak, bedeinkatu eizue Jauna.
Argi eta ilunpeak, bedeinkatu eizue Jauna;
tximist eta hodeiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatu bei Jauna lurrak:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Mendi eta muno, bedeinkatu eizue Jauna;
lur ganean ernetzen diran guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Iturriak, bedeinkatu eizue Jauna;
itsaso eta ibaiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Baleak eta uretan dabiltzan guztiak, bedeinkatu eizue Jauna;
zeruko hegazti guztiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Piztia eta abere guztiak, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Giza-seme-alabak, bedeinkatu eizue Jauna;
israeldarrak, bedeinkatu eizue Jauna.
Jaunaren abadeak, bedeinkatu eizue Jauna;
Jaunaren morroiak, bedeinkatu eizue Jauna.
Espiritu eta arima zintzoak, bedeinkatu eizue Jauna;
santu eta biotz-apalak, bedeinkatu eizue Jauna.
Ananias, Azarias, Misael, bedeinkatu eizue Jauna:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatu daiguzan Aita eta Semea Espiritu Santuarekin:
goretsi eta ospatu gizaldietan.
Bedeinkatua Zu zeru-sabaian:
aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
Ant. Askatu gaizuz zure
egintza harrigarrien bidez, eta atara gaizuz heriotzearen menpetik.
3 Ant. Heldu da, Gizonaren Semea goretsia izateko sasoia.
149 Salmoa
Kanta Jaunari kantu barri,
haren gorespena zintzoen batzarrean entzun bedi.
Poztu bedi Israel bere Egileagan,
alaitu beitez siondarrak euren erregeagan.
Goretsi beie Haren izena dantzarekin,
egin beioe goratzarre zaldabai eta kitararekin.
Maite dau-ta Jaunak bere herria,
umilak ditu garaipenez jantziak.
Goraldi horretaz zintzoak alaitu beitez,
euren etzun-lekuetan oihu egin beie pozez.
Bego Jainkoaren goralpena hareen eztarrietan,
egon beitez aho biko ezpatak hareen eskuetan;
atzerriengandik mendekua hartu daien,
herriak zigortu daiezan;
hareen erregeak lotu daiezan katez,
hareen handikiak, burdin-uztaiez.
Idatzirik dagoan epaia jazo bedi:
gorapide hau dagokie Haren zintzo guztiei.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Heldu da, Gizonaren Semea goretsia izateko sasoia.
Jainkoaren hitza (-A-, -B-, -C-)
Lb 23, 4-7
Honeexek dira
Jaunaren jaiak, euren sasoian ospatu behar dozuezan batzar santuak: lehenengo hilbetean,
hilaren hamalauan, iluntzean, Jaunaren Pazkoa. Hil horren hamabostean, ogi-hilen
jaia, Jaunari eskeinia; jagi bako ogiak jango dozuez zazpi egunez. Lehenengo
egunean batzar santua egingo dozue; ez dozue ezelango lanik egingo.
Erre-opariak eskeiniko deutsazuez Jaunari zazpi egunez; zazpigarrenean, ostera,
batzar santua; ez dozue ezelango lanik egingo.
R/. Kristo, Jainko biziaren Seme, * erruki zakiguz. Kristo.
V/. Aitaren eskoi-aldean
jesarrita zagozana. Erruki.
Aintza. Kristo.
Bened. ant.
A urtean: Gure
adiskide Lazaro lo dago; izartzera noako.
B urtean:
Alkargo barria egingo dot zuekaz: Neu izango naz zuen Jainkoa, eta zuek neure
herria.
C urtean: Neure
espiritua emongo deutsuet Nik, eta zuek bizi-barritu egingo zarie; eta
ezagutuko dozue, Nik, Jaun Honek, esan eta egin egiten dodala —dino Jaunak—.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta zituenen bidez;
salbazinoa gure etsaien menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren errai errukitsuekaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
A urtean: Gure
adiskide Lazaro lo dago; izartzera noako.
B urtean:
Alkargo barria egingo dot zuekaz: Neu izango naz zuen Jainkoa, eta zuek neure
herria.
C urtean: Neure
espiritua emongo deutsuet Nik, eta zuek bizi-barritu egingo zarie; eta
ezagutuko dozue, Nik, Jaun Honek, esan eta egin egiten dodala —dino Jaunak—.
Eskariak
Bedeinkatu daigun, salbazino-sasoi hau
samurtasunez opa deuskun gure Salbatzailea, eta egin deiogun otoitz, esanez:
Sortu eizu gugan, Jauna, espiritu barri bat.
—Kristo, gure bizia, Bateoan Zeugaz
hobiratu eta berbiztu gaituzun Horrek, * egizu, gaurtik hasi daigula biziera
barri bat.
—Guztiok dohaiez bete gaituzun Jainko
Horrek, * egizu, besteen ondasunez arduratu gaitezala.
—Iguzu, lurreko herriaren alde, batasunean
lan egin daigula, * eta era berean zeruetako erreinua bilatu daigula.
—Gorputz-arimen sendagile zaran Horrek,
osatu eizuz gure bihotzeko zauriak, * santutasunerako laguntzak atergabe
hartu daiguzan.
(… isil unea, bakotxak bere
eskaria egin ahal izan daian)
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko gure
Jauna, zure Semeak, mundua maite ebalako eta mundua salbatzeagaitik, heriotzara
eroan eban bere burua; egizu, guk ere maitasun bera izan daigula beti. Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin
batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta
Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.