GARIZUMAKO HIRUGARREN BARIKUA
GORESPENAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun,
ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari
eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen.
1 Ant. Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez, Jauna; erruki zakidaz.
50 Salmoa
Erruki zakidaz, Jainko, dozun maitasun handiaz,
suntsitu eizu nire makurra zure amaigabeko errukiaz.
Garbitu naizu zehatz nire hobenetik,
ikuzi naizu nire gaiztakeriatik.
Nire bihurrikeria ezagutzen dot-eta,
nire hobena beti dot-eta begien aurrean.
Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez,
zure begietan oker dana egin dot nik.
Zuzen agertuko zara auzian,
zintzo zure epaian.
Hobendun sortua naz izan ere,
pekatuan ninduan amak erne.
Zuri, ostera, bihotz leiala atsegin jatzu,
bihotz-munean zuhurtasuna irakasten deustazu.
Busti naizu isipuz, eta garbi geldituko naz,
ikuzi naizu, eta edurra baino zuriago geldituko naz.
Entzunazo poza ta atsegina niri;
xehatu dozuzan hazurrok egin beie jauzi.
Aurpegi hori nire hobenetatik alderatu eizu,
nire makurkeria guztiak suntsitu eizuz.
Bihotz garbi bat, Jainko, sortu eizu nigan,
arnasa bizkorra barritu eizu nire barruan.
Ez naizu urrundu zure aurretik,
zure arnasa santua ez kendu niri.
Zure salbamenaren poza bihurtu eidazu,
zure arnasa zabalez sendotu naizu.
Erakutsiko deutsedaz gaiztoei zure bideak,
Zeugana bihurtuko dira pekatariak.
Atara ni odol-zigorpetik, Jainko,
Jainko, ene salbatzaile;
eta nire ezpanek zure zuzentasuna
pozetan zabalduko dabe.
Edegiko deustazuz ezpanok, Jauna,
eta nire ahoak iragarriko dau zure gorespena.
Ez jatzu-ta atsegin oparirik,
erre-opariak ez zendukez hartuko, nik emonik.
Nire oparia, Jainko, bihotz damutua:
ez dozu arbuiatuko, Jainko,
bihotz damutu eta umildua.
Agertu zaitez, Jauna, onbera Sionekin,
Jerusalemgo harresiak barritu eizuz.
Orduan onartuko dozuz
legezko opari, emari eta erre-opariak;
orduan izango dira zekorrak zure altaran eskeiniak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zeuri egin deutsut pekatu, Zeuri baino ez, Jauna; erruki zakidaz.
2 Ant. Autortzen dogu, Jauna, gure gaiztakeria, zeure aurka egin dogu-ta pekatua.
Kantika Jr 14, 17-21
Nire begiak negarrez urtzen dagoz,
gau ta egun, etengabe;
jo egin dau-ta nire herriko alaba gaztea
ezbehar handiak,
ikaragarrizko zauriak.
Landara urtetzen badot, hara ezpataz sakailduak, (triskatuak)
urira sartzen banaz, hara goseak makalduak.
Abadea eta profeta bera ere
hor dabilz nora-ezean batetik bestera.
Juda erabat itzi dozu, ala?
Zure gogoak Sion iguindu ete dau?
Zergaitik jo gaituzu,
eta sendabiderik itzi ez deuskuzu?
Bakearen zain gengozan, eta zorionik ez,
larria ugari osatze-sasoiaren ordez.
Autortzen dogu, Jauna, gure gaiztakeria,
eta gure arbasoen errua,
zeure aurka egin dogu-ta pekatua.
Zure izenaren ederragaitik, ez gaizuz uxatu,
zure aurkiaren aintza ez dadin kutsatu.
Oroitu zaitez, Jauna,
eta ez hausi gugaz dozun ituna.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Autortzen dogu, Jauna, gure gaiztakeria, zeure aurka egin dogu-ta pekatua.
3 Ant. Jauna da Jainko; eta gu, Haren herri eta larreko artalde.
99 Salmoa
Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari,
Jaunari Zerbitzu alai eiozue,
Haren aurrera pozez oihuka sartu zaiteze.
Jakizue Jauna dala Jainko,
Berak egin gaitu, Bereak gara,
Bere herri eta larreko artalde.
Sartu zaiteze ateetatik eskerrak emonez,
Haren atarietan goratzarreka,
emon eskerrak, bedeinkatu Haren izena.
«Onbera da-ta Jauna,
Haren maitasuna betiko,
Haren leialtasuna mendeen mendeetaraino».
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna da Jainko; eta gu, Haren herri eta larreko artalde.
Is 58, 4-5a. 6
Begitu, barau-egunez ere irabazi-bila zabiltze, eta zuen morroiak bortxatu egiten dozuez. Hara, zuen barauetan, auziak eta eztabaidak eta ukabilketa gogorrak nahasten dozuez. Ez egin, orain egiten dozuen lako baraurik, zuen oihuak zeruan adierazo-beharrez. Horrelakoa ete da Jaunak maite dauan baraua, gizonak bere buruari gogor egin behar deutson egunean? Hauxe da, Nik maite dodan baraua: eten bidegabeko kateak, askatu buztarrien lokerak; itzi libre menpekoak, apurtu buztarri guztiak.
R/. Berak
atarako nau * ehiztarien saretik. Berak.
V/. Bere hegoez babestuko nau. Ehiztarien.
Aintza Aitari. Berak.
Bened. ant. Zuen zuzentasuna, idazlariena eta farisearrena baino handiagoa ez bada, ez zarie sartuko zeruetako erreinuan.
Bedeinkatua Jauna,
Israelgo Jainkoa
agertu eta bere herria askatu dauana;
salbazino indarra deusku emon,
bere morroi Dabiden etxean.
Halan eukan berbea
emonda bere santuen bidez,
behinola bere profeta ebazanen bidez;
salbazinoa gure arerioen menpetik,
gorroto deuskuen guztien eskutik.
Horrela egin deutse
gure gurasoei erruki,
bere alkarte santuaz oroiturik;
egin eutson-eta gure guraso Abrahami zin-hitza,
Berak emongo euskula.
Gure etsaien
eskutik gu atarata, bildur barik,
izan gaitezan Haren zerbitzari;
zintzo eta zuzen Beraren aurrean,
gure egun guztietan.
Zu, barriz, seina,
Goi-goikoaren profeta deitua izango
zara,
Jaunaren aurpegi aurretik joango
zara-eta,
Hari bidea prestatzera;
erakustearren Haren herriari
salbamena,
euren pekatuen parkamena.
Gure Jainkoaren
errai errukitsuakaitik,
agertuko jaku Goiz-eguzkia ganetatik;
ilunpetan eta herio-gerizpean
dagozanei argi egitera,
gure oinok bake-bidean zuzentzera.
Aintza Aitari eta
Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zuen zuzentasuna, idazlariena eta farisearrena baino handiagoa ez bada, ez zarie sartuko zeruetako erreinuan.
Eskariak
Eskerrak emon deioguzan, kurutzean hilez bizia emon euskun Jesu Kristo gure Jaunari, eta eskatu deiogun:
Zure heriotzaz, biziazo gaizuz, Jauna.
—Zure barri onaren agiria emon deuskuzun, eta zure nekaldiaren aintzaz barritu gaituzun Salbatzaile Horrek, * ez itzi gu gaiztakerian zahartzen.
—Iguzu, gaur janariz asetu barik gelditu gaitezala, * beharrean dagozan senideei laguntzeko.
—Garizuma egun hau santutasunean igaro daigula, * eta errukizko egitez sagaratu Zuretzat.
—Hezi eizuz gure gogo hezikatxak, * eta egin gaizuz bihotz zabaleko.
(… isil unea, bakotxak bere eskaria egin ahal izan daian)
Gure Aita zeruetan
zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Garizumako penitentzi-aldiak, Jauna, presta
bei Zure herria Pazko-jaietarako; eta iguzu, alkarteko gorputz-hezitze hau guztion
barru-barritzerako izan dadila, Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi
eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Bedeinkatu
gaizala Jainko ahalguztidunak: Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Goazen Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.