20250125

Goratzarreak

EGILE ON, ENTZUN

Egile on, entzun gure
otoitza eta negarra;
bekigu barau-aldi hau
salbabidezko indarra.

Bihotzaren ikertzaile,
badakizu huts gerana;
Zureganatzen denari
emaiozu barkamena.

Hoben asko dugun arren,
damutuoi barka, Jainko;
senda gure gaitzak, zure
izenaren osperako.

Hezi dezagun gorputza
neurriz jan eta edanez;
egigun damu-negarra
hobenaren bihotz-minez.

Jainko Hirukoitz dohatsu,
Jainko Bakar zoriontsu:
barau-aldi au guztioi
on dakigula egizu, Amen.

 

 

           NOIZ ETORRIKO ZERA

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, / noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik / gizonontzako?

Bihar omen zatoz, eta / ez zera inoiz irixten;
hor omen zaude Zu, eta / guk ez zaitugu ikusten;
maitasuna omen zera; / gu, berriz, dena gorroto;
batasuna zerala Zu; /  ta gu banaturik gaude.

Ludi hau ez da / zure erreinua; / ez da, ez, Jauna!

Bizitzaren eremuan / bihotzez sartzen bagera:
gure ogitik emanez / goserik den anaiari;
elkarrengandik baztertuz / gorroto-bide guztiak;
ona baizik ez eginez / gure bide guztietan:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu, orduan, Jauna!

 

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, / noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik / gizonontzako?

Etsian bizi zaitezte, / ala esaten digute,
pozten duzula gizona / eta bizkortzen, diote;
baina hemen azpi-janak du / bere lana egiten,
baina hemen gorrotoa da / gu-baitan jaun ta jabe.

Ludi hau ez da / zure erreinua; / ez da, ez, Jauna!

Bizitzaren eremuan, / bihotzez sartzen bagera:
bihotz batez elkarturik, / zaratarik egin gabe;
puskatuaz zapalduen / morrontzak eta kateak;
erromesei zabalduaz / gure etxeko ateak:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu, orduan, Jauna!

 

Noiz etorriko / zera Zu, Jauna, / noiz etorriko?
Izango ote da / askatasunik / gizonontzako?

Zure mintzoen zentzua / zeharo aldatu dute,
min estuaren oihua / ito beharrez dabiltza;
beren neurriko jainko bat / egina dute Zurekin;
saiatu-faltan ez dira / zure zerua erosten.

Ludi hau ez da / zure erreinua; / ez da, ez, Jauna!

Bizitzaren eremuan / bihotzez sartzen bagera:
gure haragi bihurtuz / zure Ebanjelioa;
esanez, iratzartzea / beharrezkoa dugula;
zintzoek badakustela / iadanik zure erreinua:

Orduan, bai, / lur hau zure erreinu, orduan, Jauna!

 

BASAMORTUAN ZEHAR

Basamortuan zehar dabila
Jainko-herria erromes;
argi, bake ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu-lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

Zure pozetan goaz,
Jerusalen berri;
fedeak zu-baitan du
bere ziment-harri.
Maitasunak zu zaitu
bere berogarri.
Piztu itxaropena
zure herriari.

Israel berri gurutzearen
ondoren doa bidari;
bide iluna argitutzeko
hodeia dauka gidari.
Zerua du hark, Kristok agindu
erreinu eta lur berri;
Honek dizkio, oinak sendotzen
Jainko-herri berriari.

Zure pozetan goaz,
Jerusalen berri;
fedeak zu-baitan du
bere ziment-harri.
Maitasunak zu zaitu
bere berogarri.
Piztu itxaropena
zure herriari.

Herriak beren minaren minez
daude ezin-egonetan;
bake, poz, argi, egia eta
maitetasun bilaketan.
Entzun zuk haien negar antsia,
eutsi bideko nekeetan,
larri bait dabiltz zure etxe-bila
fedearen urratsetan.

Zure pozetan goaz,
Jerusalen berri;
fedeak zu-baitan du
bere ziment-harri.
Maitasunak zu zaitu
bere berogarri.
Piztu itxaropena
zure herriari.


 

Aste Santuan

HOR JAUNAREN EZAUGARRI

Hor Jaunaren ezaugarri,
hor gurutzea dirdaidun
bizia denak, hor hillik,
bizi berri eman zigun.

Guk egin-hobenen ziztak
bihotza zion agertu,
hoben hauek garbitzeko
ur-odola isuri du.

Errege-jantzi gorriaz
ederturiko zuhaitza,
gorputz santu hau hartzeko
zuhaitz guztietan hauta.

Dohatsu zu, besoetan
bait duzu gure Bizia;
infernuari diozu
kendu bere dun saria.

Gurutze, zu poz bakarra,
Pasio-aldi honetan,
gehitu zintzoen grazia
gaitza kendu gaiztoengan.

 


OI GURUTZEA

Zure besotan, oi gurutzea,
hil zaigu Jesus maitea.
Haren gurutze ezartzailea
ni naiz, ni pekataria.

Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.

Jesu Kristoren odolak zaitu
Kalbarioan gorritu.
Ezerk geroztik munduan ez du
zuk bezainbat diztiratu.

Etsaiarekin beti burrukan
hemen gabiltza munduan.
Gure gidari zu bazaitugu,
nork gu garaitu orduan?

Jesu Kristori zurekin baizik
ez dio inork jarraitzen.
Zure bidetik da beti zuzen
kristaua zeruratutzen.